Eskualde Garapenerako Europako Funtsa (FEDER)

"Europa egiteko modu bat"

Europako Egiturazko Funtsak eta Inbertsio Funtsak (EIE funtsak): FEDER

Europako Egiturazko Funtsak eta Inbertsio Funtsak (EIE funtsak) ezarri zituen Europar Batasunak 2014-2020 aldirako. Beren xedea da lurralde guztien lehiakortasuna eta bateratasuna sustatzea, eta funtsezko tresna dira Espainiako garapen-erronka nagusiei aurre egiteko zein Europako 2020 Estrategia ezartzeko. 

EIE funtsak bost funtsetan daude eratuta, eta kohesio-politikaren, nekazaritza-politika erkidearen eta arrantza-politika erkidearen barruan sailkatzen dira horiek:

Eskualde Garapenerako Europako Funtsa (FEDER);

Europako Gizarte Funtsa (FSE);

Kohesio Funtsa;

Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsa (FEADER);

Itsas eta Arrantzaren Europako Funtsa (FEMP).

Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministerioak (MINHAFP) IDAE izendatu du Hazkunde Jasangarrirako Programa Eragilean sartuta dauden funtsak kudeatzeko bitarteko organismoa izan dadin; zehazki, Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren (FEDER) 4. xede tematikoari dagokionez (OT4).

IDAE, beraz, Hazkunde Jasangarrirako Programa Eragilearen bidez (OT4) batera finantzatu diren laguntzen lerroak zehazteko eta kudeatzeko arduraduna da. Programa horren helburu nagusia da sektore guztietan karbono-igorpen txikia duen ekonomiara igarotzen laguntzea.

Esparru horretan, energia-aurrezpenerako eta -efizientziarako proiektuetarako laguntzen programak abiarazi ditu, bai diru-laguntzen modalitatean, bai interes gutxiko maileguen modalitatean, eta onuradun mota ezberdinei zuzendu dizkie: Udalei eta tokiko erakundeei, enpresei (ETEei arreta berezia emanez) eta jabekideen komunitateei, udalerrietako kanpo-argiztapena berritzeko edo industria-prozesuen nahiz eraikinen (bai egoitza-erabilerakoak, bai hirugarren sektoreko erabilerakoak) energia-efizientzia hobetzeko proiektuak garatu ditzaten.

Kohesio ekonomikoa, soziala eta lurraldeari dagokiona indartzea da Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren (FEDER) eginkizuna (1301/2013 (EB) Erregelamendua), Europar Batasunean dauden eskualde-desoreka nagusiak zuzenduz. Ikerketara, informazioaren eta komunikazioaren teknologietara, ETEetara eta karbono gutxiko ekonomiara bideratzen da lehentasunezko finantzaketa. Azpiegiturek beren zeregina betetzen jarraitzen dute; gutxien garatu diren eskualdeetan, bereziki.

FEDERen laguntza ezartzeko eremu nagusia hau da:

Ekoizpen-inbertsioak enpresetan

Inbertsioak azpiegitura publikoetan

Araudi erkidea

1303/2013 (EB) Erregelamendua – FEDER

Ingurumen- eta energia-arloko estatu-laguntzei buruzko ildoak

651/2014 (EB) Erregelamendua, kategorien (energia) araberako salbuespenei buruzkoa

Espainiako araudia

Hazkunde Jasangarrirako Programa Eragilea

Hazkunde Jasangarrirako Programa Eragilea FEDER 2014-2020

I. eranskina. Grafikoak

II. eranskina SWOT analisia

III. eranskina Ikasitako lezioak

IV. eranskina Hiri-eremu funtzionalen definizioa

V. eranskina Proiektu helduen zerrenda OT7

VI. eranskina Hiri-ardatzaren Ekintza Plana

Esparru logikoaren arbola

Berdintasunari buruzko Irizpena (Hazkunde Jasangarrirako Programa Eragilea)

Penintsulako Sistema Elektrikoen interkonexioak OT4ren barruan sartzeko justifikazio-oharra

IDAEren deialdiak, FEDERekin batera finantzatu direnak

Udalerrietako kanpo-argiztapenerako laguntzen programa

Industria-sektoreko ETEen eta enpresa handien laguntzen programa

Garraio motak eta horiek erabiltzeko moduak aldatzeko laguntzen programak

Tren-sektorean energia-efizientziarako jarduerak egiteko laguntzen programa

Gezatze-instalazioetan energia-efizientziarako jarduerak egiteko laguntzen programa.

PAREER - CRECE. Jada badauden eraikinak energetikoki birgaitzeko laguntzen programa  

FEADERekin batera finantzatu diren deialdiak

Landa-garapenerako programak

Autonomia-erkidegoetako deialdiak, FEDERekin batera finantzatu direnak. 

Begiratu itzazu zure autonomia-erkidegoan FEDERekin batera finantzatu diren laguntzen deialdiak