Inicio · Ayudas y Financiacion · Fondo Nacional de Eficiencia Energetica · Efizientzia Energetikorako Nazio Funtsera ekarpenak sartzea

Efizientzia Energetikorako Nazio Funtsera ekarpenak sartzea

Efizientzia Energetikorako Nazio Funtsera ekarpenak sartzea 2017an

 

Hazkunderako, lehiakortasunerako eta efizientziarako premiazko neurriak onartzen dituen urriaren 15eko 18/2014 Legean eta 2017an Efizientzia Energetikorako Nazio Funtsera ekarpenak egiteko betebeharrak ezartzen dituen martxoaren 24ko ETU/258/2017 Aginduan  xedatutakoarekin bat eginez, urteko ekarpen finantzarioak egin ahalko dira funts horretara, xede horretarako prestatu den kontu korrontean:

Kontuaren izena: Efizientzia Energetikorako Nazio Funtsa

Finantza-erakundea:     Santander Bankua

Kontu korrontearen zenbakia:   ES58 0049 1811 3721 1048 0210

Egin den ordainketa hobeto identifikatzeko, egokitu ekarpena egin duen subjektu behartuaren izena lehen xehatu den eranskinean hitzez hitz ageri den izenari, mesedez. Ahal bada, bidali egindako ordainketaren kopia, posta elektronikoz, helbide honetara: dptopresupuestos@idae.es

Horren inguruko azalpenik behar izanez gero, jarri harremanetan gure Finantza Sailarekin (91 456 49 69).