Inicio · Ayudas y Financiacion · Fondos Feder · REBECA. Karbono Gutxiko Ekonomia Sarea

REBECA. Karbono Gutxiko Ekonomia Sarea

Eskualde Garapenerako Europako Funtsa (FEDER)

"Una manera de hacer Europa"

Zer da REBECA sarea, eta nork osatzen du?

Karbono Gutxiko Ekonomia Sarea da REBECA, 2014-2020 aldiari dagokiona. Egiturazko funtsekin batera finantzatu diren karbono gutxiko ekonomiaren arloko jardueren kudeaketa eta ebaluazioa koordinatzeko, sustatzeko eta laguntzeko mekanismo gisa dago eratuta sarea, eta beharrezko tresna da praktika onak partekatzeko nahiz Europako finantzaketa jasotzen duten efizientzia energetikoaren, energia berriztagarrien eta energia-sareen inguruko proiektuen emaitzak zabaltzeko. 

Hauek osatzen dute Karbono Gutxiko Ekonomia Sarea:

Estatuko Administrazio Orokorreko funts erkideen organo arduradunek (Funts Erkideen Zuzendaritza Nagusia: Programazioaren arloko Zuzendariordetza Nagusia eta FEDERen Zuzendariordetza Nagusia)

Estatuko Administrazio Orokorrean karbono gutxiko ekonomiaren arloko politikez arduratzen diren organoek (IDAEk, Espainiako Klima Aldaketaren Bulegoak, Energiaren Estatu Idazkaritzak eta Arkitektura, Etxebizitza eta Lurzoruko Zuzendaritza Orokorrak)

Autonomia-erkidegoetako funts erkideen organo arduradunek

Autonomia-erkidegoetan karbono gutxiko ekonomiaren arloko politikez arduratzen diren organoek

Toki erakundeetako ordezkariek (FEMP)

Sektoreko gainerako sareen ordezkariek (Ingurumen Agintaritzen Sarea, Hiri Ekimenen Sarea, I+G+b Sarea eta Berdintasunerako Sarea)

Beste funts batzuetako (FEADER, FSE eta FEMP) ordezkariek

Europako Batzordeak (Eskualdeetako Zuzendaritza Nagusia eta Energiaren Zuzendaritza Nagusia).

Sarearen antolaketa erakusten du dokumentu honek

Zein xederekin jaio zen REBECA?

Funts Erkideen Erregelamenduek, 2014-2020 programazio-aldi berriari begirakoek, izugarrizko garrantzia ematen diote 4. xede tematikoari: Karbono gutxiko ekonomia (OT4) xede tematikoen artean sartu zuten, eta, horien barruan, lehentasuna eman zioten.

FEDER 2014-2020 programazio espainiarra ezin hobeto lerrokatu da betekizun berri horiekin, eta nabarmen areagotu du OT4ri egiten zaion esleipena, 2007-2013 aldikoa baino 10 aldiz handiagoa baita. 

Eskualdeetako Programa Eragile guztiek eta Hainbat Eskualdetako Hazkunde Jasangarrirako Programa Eragileak hornidura handiak esleitu dizkiete OT4n sartuta dauden jarduerei, eta batera finantzatu dituzte koordinazioa behar duten lerroak.

Espainiak eta Europako Batzordeak 2014-2020 aldirako egin duten elkartze-akordioak garrantzi handia ematen die sareei, koordinazio-, lankidetza- eta maila anitzeko gobernantza-printzipioei erantzuten dietela eta eginkizun hauek betetzen dituztela adieraztearekin bat:

Hainbat eragile eta tresnaren arteko koordinazioa gauzatzen dute kohesio-politikaren funtsen kudeaketan, bikoiztasunak deuseztatzeko, funtsen artean sartuta dauden ikuspegiak indartzeko, sinergiak sustatzeko eta koordinazioari laguntzeko xedez.

EIE funtsek sektoreen garapenari egiten dioten ekarpenaren azterketa egiten dute, bai eta beste politika erkide eta nazional batzuekin duten koordinazioarena ere.

Esperientziak partekatzeko eta praktika onak hedatzeko balio dute.

EIE funtsekin finantzatu diren jardueretan legedia erkidea eta nazionala ezartzetik eratorritako arazo teknikoak aztertzen dituzte.

Funtsen kudeaketarekin zerikusia duten alderdiak.

Funtsak eta Energia Kudeatzeko Agintaritzen Sarea (EMA Network) sortu du Europako Batzordeak. Bertan, 28 estatu kideen funts erkideetako eta energia-funtsen ordezkariek hartzen dute parte, bai eta Eskualdeetako Zuzendaritza Nagusiko eta Energiaren Zuzendaritza Nagusiko adituek ere, eta, batzuetan, baita beste batzuek ere (Erosketen Zuzendaritza Nagusiak, adibidez). Sare horretan, funts erkideak energiaren eremuan (zehazki, 2014-2020 aldian, karbono gutxiko ekonomiaren eremuan) ezartzeari buruzko informazioa partekatzen da.

Aurreko guztiari erreparatuta, beharrezkoa da Espainian Karbono Gutxiko Ekonomia Sare bat sortzea. Egiturazko funtsekin batera finantzatu diren karbono gutxiko ekonomiaren arloko jardueren kudeaketa eta ebaluazioa koordinatzeko, sustatzeko eta laguntzeko mekanismo gisa eratuko da sarea, eta beharrezko tresna izango da praktika onak partekatzeko nahiz Europako finantzaketa jasotzen duten efizientzia energetikoaren, energia berriztagarrien eta energia-sareen inguruko proiektuen emaitzak zabaltzeko. 

Karbono Gutxiko Ekonomia finantzatzea 2014-2020 aldian

Erantsi diren dokumentu eta esteketan, OT4k 2014-2020 aldirako duen eta EBko estatu kide guztien mailan dagoen programazioa, Espainiak Hazkunde Jasangarrirako Programa Eragilean duen programazioa eta Eskualdeetako Programa Eragileetan dagoen programazioa aurkezten dira.

Dokumentu horiek datu finantzarioak eta adierazle fisikoen datuak jasotzen dituzte.

UE. European Structural and Investment Funds

POCS 

Eskualdeetako Programa Eragileak

 

REBECA bilerak

REBECA eratzeko bilera: 2016ko uztailaren 14a

Gai-zerrenda 

Akta

Aurkezpenak: (PDF leiho berrian irekitzen da)

  1. REBECA sarea sortzea egoki egiten duten arrazoiak, J.M. Piñero, Ogasun eta Administrazio Publikoetako Ministerioa
  2. Sarearen deskribapena, J. García Reig, Ogasun eta Administrazio Publikoetako Ministerioa
  3. Karbono gutxiko ekonomia finantzatzeari buruzko informazioa, 2014-2020 aldia, 28 estatu kideak, M. Bóveda, Eskualdeetako Zuzendaritza Nagusia
  4. Karbono gutxiko ekonomia finantzatzeari buruzko informazioa, 2014-2020 aldia, Espainia, F. Tovar, Ogasun eta Administrazio Publikoetako Ministerioa
  5. OT4 programazioa FEADERen, I. Aguilar, Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioa
  6. Hazkunde Jasangarrirako 2014-2020 Programa Eragilea, deialdiak, F. Rivero, IDAE
  7. Hazkunde Jasangarrirako 2014-2020 Programa Eragilea, karbono gutxiko ekonomia (OT4), tresna finantzarioak, M. A. Muñoz, IDAE
  1. Tresna finantzarioen adibideak, beste estatu kide batzuk, 2014-2020 aldia, P. Garcia, Eskualdeetako Zuzendaritza Nagusia

 

Reunión de REBECA: 7 de febrero de 2018 

Orden del día 

  1. Grado ejecución convocatorias OT4 
  2. OT4 UE MBoveda 
  3. Red EMA 
  4. Presentación REBECA 07022018 IDAE 
  5. Avances OT4 Andalucía 
  6. Evaluación ex ante IF BEI 
  7. IDAE Diseño IF REBECA 
  8. Perspectivas post 2020 OECC  
  9. Presentación ALINNE 

 

Lantaldeak

Koordinazio-lantaldea

Dokumentazioa

OT4 txostenak

Etxebizitzaren efizientziarako onuradunak kontsultatu

 

Bilerak

1. bilera: 2016ko urriaren 10a

Gai-zerrenda

Akta

Tresna finantzarioen lantaldea

Dokumentazioa

Aurretiko ebaluazio-orriaren zirriborroa

Off the Shelf efizientzia eraikinetan

EBren aurrekontua tresna finantzarioen bidez egikaritzea (2007 – 2013)

Bilerak

1. bilera: 2016ko urriaren 10a

Gai-zerrenda

Akta

OT4rekin zerikusia duen dokumentazioa:

EMA Network dokumentazioa

Bestelako dokumentazioa

 

 

 

 

 

Logotipo REBECA. Red de Economía Baja en Car bono