Inicio · Conozcanos · Proyectos de Excelencia · Nekazaritza-traktoreen energia-kalifikazioa

Nekazaritza-traktoreen energia-kalifikazioa

Bikaintasun-proiektua. Laguntza teknikoa eta programa publikoen kudeaketa

Proiektuaren azalpena

Metodologia bat diseinatu da, eta, potentzia mekanikoaren eta erregai-kontsumoaren mailetan oinarrituta, Espainian merkaturatzen diren traktoreak beren energia-efizientziaren arabera sailkatzea ahalbidetzen dio metodologia horrek Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioaren Nekazaritzako Makineria Estazioari (EMAri).

Madrileko Ingeniari Agronomo eta Industrialen Goi Mailako Eskola Teknikoetako irakasle-talde batek garatu du kalifikazioa, eta, 2007tik, Ministerio horrek traktoreen RENOVE planari heldu zioten nekazariei ematen dizkien diru-laguntzak eratu ditu kalifikazio horrek, A edo B energia-kalifikazioaren arabera, eta 30 euroko edo 10 euroko laguntza eman da zaldi-potentzia bakoitzeko, hurrenez hurren. Bestalde, 2014an, Ingurumena Sustatzeko Planaren bidez, nekazaritza-traktoreak berritzeko «PIMA Tierra» laguntzak eman ziren, eta areagotu egin ahalko dira, traktore berriaren energia-efizientziaren sailkapenaren arabera, 2.000 euroan A mailarako eta 1.000 euroan B mailarako.

 

Emaitzak

Traktoreen 41 modeloren datu mekanikoekin hasi zen programaren diseinua. Traktore horiekin, efizientzia energetikoaren indize bat kalkulatu zen, ELGAko 2. kodea erabiltzen duen araudiaren arabera egindako txostenetatik abiatuta.

Nekazaritza Ministerioaren Nekazaritzako Makineria Estazioan (EMAn) probatu eta alderatu ziren emaitzak, eta, gero, 173 traktoreren datuekin zabaldu zen metodologia. Gero, 2014an, Espainian merkaturatzen diren traktoreen 579 modeloen multzoa etiketatzeko erabili zen hori.

Egun, traktoreen modelo berriak kalifikatzen jarraitzen dute, eta 649tik gora modelo daude. Zerrenda dinamikoa da, eta EMAk eguneratzen du, probak egiten diren neurrian.

Calificación energética de tractores agrícolas.
Maquinaria agrícola