Ikerketak, txostenak eta estatistikak
Balantze energetikoak
Central Hidroeléctrica PORMA

 

Amaierako energiaren balantzeak (1990-2016)

Amaierako energiaren balantzeak eta kontsumoak, sektoreen eta energia motaren arabera, mila tona petrolio baliokidetan (ktep) emanda; 1990etik 2016era bitarteko sail historikoa. Guztira, 22 energia mota eta 25 sektore jasotzen dira; sektoreetan, 13 industrialak, 7 garraiokoak eta 5 askotariko erabilerakoak dira.

Zerbitzuen sektoreko kontsumoaren xehetasunak (2016)

Energia-kontsumoak, zerbitzuen sektoreko adarren eta energia-iturrien arabera, unitate energetikoetan emanda.

Egoitza-sektoreko kontsumoa, erabileren eta energien arabera (2010-2016) 

Egoitza-sektorerako energia-kontsumoak, erabileren eta energia-iturrien arabera, unitate energetikoetan emanda.

Bero-ahalmenak

Estatistikak eta energia-balantzeak egitean erabiltzen diren produktuen bero-ahalmenak eta eduki energetikoak.

Adierazle energetikoak
Sector Industria. Fábrica BaxiRoca

Adierazle energetikoek energia-kontsumoa eta kontsumo horren jarduera ekonomikoa edo ekoizpen-jarduera erlazionatzen dituzte. Jarraian, sektore- eta denbora-banaketan maila ezberdina duten adierazleen hiru esteka sartu dira.

Intentsitate energetikoak (2016)
Espainiako eta gure inguruko herrialdeetako kontsumo-sektore nagusien intentsitate energetikoaren adierazleen bilakaera jasotzen du.

Xehetasunen adierazleak (2016) 
Adierazle espezifikoen konparazioa, sektoreen, adarren, erabileren eta energia-iturrien arabera. Kasu batzuetan, doikuntzak (erosketa-ahalaren parekotasuna; klima eta egitura) jasotzen ditu, bai eta efektu ezberdinen araberako intentsitate-aldakuntzen deskonposizioa ere. 

Hileko kontsumoak eta intentsitateak (2016) 
Espainian hilean egiten den kontsumoaren eta intentsitatearen balioak, energia primarioari eta amaierako energiari dagokienez, energia-iturrien arabera, bereziki nabarmenduz energia berriztagarriak.

Txostenak
Solar fotovoltaica. Instituto de Energía Solar

 

Energia berriztagarrien 2016ko estatistika-txostena
2017ko ekainean eguneratuta zegoen informazioa jasotzen du, energia primarioaren eta amaierako energiaren kontsumoari eta energia-iturri horiekin egiten den ekoizpen elektrikoari buruzkoa. Modu osagarrian, autonomia-erkidegoen egoera erakusten da, bai eta 2000tik honako bilakaera historikoa ere, potentziari, bero-sorkuntzarako gaitasunari eta bioerregaien ekoizpenari dagokienez.

Kogenerazioari buruzko estatistika-txostena (2016)  
Instalatutako potentziari, ekoizpen elektriko eta termikoari, erregai-kontsumoari eta banaketari buruzko datuak ematen ditu, tartean dauden sektoreetako teknologien arabera. Gure herrialdean 1990etik egon den bilakaera erakusten da: potentzia pilatua, potentzia berria eta autonomia-erkidegoen araberako banaketa.

Energia-efizientziaren adierazleen txosten sintetikoa (2016)  
Jarduera sozio-ekonomikoaren askotariko sektoreetako energia-efizientziaren adierazleen hautaketa jasotzen du. 

Prezio energetikoak
Biomasa. Central de Sangüesa. Navarra

Gas- eta elektrizitate-kontsumoari ezar dakizkiekeen tarifei lotutako zenbatekoak (prezio erregulatuak), petroliotik datozen erregaien salmenta-prezioak eta erabilera termikoetarako biomasaren salmenta-prezioak.

Erabilera termikoetarako biomasa (2018ko 1. hiruhilekoa)

Erabilera termikoetarako biomasa (2017ko 4. hiruhilekoa)

Erabilera termikoetarako biomasa (2017ko 3. hiruhilekoa)

Erabilera termikoetarako biomasa (2017ko 2. hiruhilekoa) 

Tarifa erregulatuak (2018ko uztaila)

 

Erregaiak (2018ko ekaina)

Erregaiak (2018ko maiatzak)

 

Ikerketak eta txostenak
Autobús urbano propulsado con tecnología alternativa

 

Ohiko erabiltzaile ez direnek hiri-garraio publiko kolektiboaren inguruan dituzten ohitura eta jarrerei buruzko ikerketa

2016an egin zen ikerketa, Hiri Garraio Kolektiboak Kudeatzeko Enpresen Elkartearen (ATUCen) eta IDAEren arteko lankidetza-hitzarmenaren bidez. Ikerketa horretan, 100.000 biztanle baino gehiago dituzten hirien multzoari eta hiri-garraio publiko kolektiboaren ohiko erabiltzaile ez diren taldeei dagokienez, biztanle-talde horren mugikortasun-ohitura nagusiak identifikatu dira, eta horiek beren hiriko garraio publikoaren ohiko erabiltzaile bihurtzeko potentziala atzeman.

 

Espainiako bero-ponpen parkearen ikerketaren laburpena

IDAEk 2014an egindako ikerketaren laburpena da. Ikerketa horren bidez, Espainiako bero-ponpen parkea balioetsi eta karakterizatu zen, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009ko apirilaren 23ko 2009/28/EE Zuzentarauak (iturri berriztagarrietatik datorren energiaren erabilera sustatzeari buruzkoak) ezarritakoarekin bat eginez. Ikerketaren emaitza nagusiak aurkezten ditu txostenak, hiru klima-eremuren arabera (atlantiarra-iparraldekoa, kontinentala eta mediterraneoa) eta azken erabileraren lau sektoretan (egoitzak, industria, merkataritza-zerbitzuak eta garraioari lotutako jarduerak) segmentatuta.

Edificio Torre Garena

SES (segimendu energetiko sektorialak) Industriako, garraioetako, zerbitzuetako eta egoitzetako sektoreetan egiten den azken kontsumoari buruzko ikerlanak, IDAEk egin dituenak, enpresekin eta elkarte profesionalekin elkarlanean. Sektore garrantzitsuetan egiten den energia-kontsumoaren eta kontsumo horren aldagaien inguruko ezagutza sortzen laguntzea da ikerlan horien xedea, balantze energetikoen banaketa-mailan sakonduz. 
SESen laburpena (2011ra arte egindakoena)

 

Odyssee-Mure. Efizientzia energetikoaren arloan egon den bilakaeren ebaluazioa eta analisia, mundu- eta sektore-mailan, abiarazi diren programa nazionalen inpaktua aztertuz eta energia-adierazleak erabiliz. Europako Batzordeak lagundu dio proiektuari. Bertan, 28 estatu kidek hartzen dute parte, Norvegiaz gain. Espainiako azken txosten nazionala eta proiektuaren weberako esteka sartu dira. 

Espainiako txostena

ODYSSEE-MURE proiektuaren weba

 

Caldera hogar

Mesh Egoitza-sektorean egiten den energia-kontsumoari buruzko estatistika-eskuliburua. IDAEek koordinatu zuen proiektua, 2013ko abenduan amaitu zen, eta EUROSTATen laguntzarekin eta Austriako, Holandako, Erresuma Batuko eta Esloveniako ordezkarien lankidetza bereziarekin egin zen. Kontsumoa erabileren eta zerbitzuen arabera sakon aztertzeaz gain, estatu kideek egoitza-sektorearen inguruan egiten dituzten jarduera estatistikoak hobeto ezagutzea eta herrialdeen artean homogeneotasun metodologiko handiagoa (baita datu-bilketan ere) egon dadin laguntzea dira lanaren xedeak.

Estatistika-eskuliburua

Eurostaten weba
 

Spahousec  IDAEk garatu zuen Spahousec ikerketa, 2010ean eta 2011n. Ikerketa horri esker, xehetasunez ezagutu eta aztertu ahal izan da Espainiako 17 milioitik gora etxeetan egiten den energia-kontsumoa. Energia-erabileren eta -iturrien araberako banaketa jasotzen du txostenak, bai eta etxebizitza motaren araberako ekipamenduaren ezaugarriak ere, nazio mailan nahiz klima-eremuetan banatuta.

Oinarrizko informazioaren laburpena

Amaierako txostena

 

 

Beneficiarios y vehículos con ayudas

Ibilgailu efizienteak Ibilgailu garbiak eta energetikoki efizienteak sustatzeko asmoa duen 2009/33/EE Zuzentarauak barne hartzen ditu zerbitzu publikoak ematen dituzten erakundeek ibilgailuak erosten dituztenean kontsumitzen den energiari eta igortzen diren kutsatzaileei buruzko inpaktuak. Espainian, Ekonomia Jasangarriari buruzko Legearen 105. eta 106. artikuluen eta seigarren xedapen gehigarriaren bidez lekualdatu zen Zuzentarau hori estatuko legedira. Administratzaileei eta operadoreei Zuzentaraua ezartzen laguntzeko asmoa duen IEE programaren esparruan ari da garatzen “Clean Fleets” proiektu europarra. Gomendioak eta Europako hirien gaineko ikerketak jasotzen ditu.

2009/33/EE Zuzentaraua

Clean fleets-en weba

 

 

Ordezko propultsatzaileak

2014/94/2014 zuzentarauak ezarritako gutxieneko baldintzak ezartzen ditu propultsatzaile alternatiboen azpiegitura sortzeko. Aplikazioa Estatu kideetako ekintza nazionalen esparruen bidez egingo da, baita propultsatzaile horien karga eta hornidura puntuen zehaztapen tekniko komunak arautzeko ere.

2014/94 zuzenbidearen arabera, Nazioko ordenamendu juridikoan transposatu da garraio alternatiboen garraio-esparruko Esparru Ekintza Nazionalaren bidez (MAN) eta erregai alternatiboen azpiegituretarako abenduaren 9ko 639/2016 Errege Dekretua.

Jarraian, Espainiako 2014/94 / EU Zuzentarauaren inguruko Espainiako egoeraren laburpena da, baita aipatutako dokumentuei loturiko loturak ere.

2014/94 Zuzentaraua / UE

2014/94/EE Zuzentaraua, EBko garraio iraunkorragoa eta eraginkorragoa lortzeko: Laburpena eta Espainiako kasua

Garraio Energia Alternatiboaren Espainiako Esparru Nazionala

639/2016 Errege Dekretua

 

Txosten honetan, mugikortasun elektrikoaren egungo egoera aztertzen da, alderdi teknologikoei, ekonomikoei eta sozialei dagokienean, eta, bestetik, mugikortasun elektrikoaren eremuan aurreikus daitekeen bilakaera jasotzen da, garapenari lotutako inpaktuak, oztopoak eta sinergiak identifikatuz. Bestalde, Espainian eta beste herrialde batzuetan nabarmendu diren proiektuei buruzko informazioa ere jasotzen du. Era berean, Energiaren Nazioarteko Agentziak (ENAk) gai berberaren gainean egin berri duen ikerketa baterako esteka erantsi da.

Mugikortasun elektrikoaren mapa teknologikoa

Global EV Outlook

 

 

 

Edificación. Edificio Ecobox

Hiri adimendunak Azken urteetan, egungo hirietako jasangarritasun-arazoak eta, zehazkiago, beren energia-sistemen arazoak jorratzen ari da EB, "Smart City" epigrafe komunaren pean. Dokumentu hauetan, Espainiak eta gure inguruko herrialdeek kontzeptu horren inguruan duten egoera deskribatzen da, tartean dauden teknologia nagusiei buruzko eta teknologia horiek gure herrialdeko hiri-ingurunean garatzeko aukerari buruzko informazioa ematen da.

Mapa teknologikoa

Ibilbide-orria

 

Bero eta hotz berriztagarriak Hiru iturri berriztagarritatik (eguzki-energia termikotik, geotermiatik eta biomasatik) beroa sortzeko hiru teknologiaren mapa deskribatzaileak dira, batez ere eraikuntzaren sektorean eta hiri-inguruneetan erabiltzeari begirakoak. Artearen egoera, ekimen eta erakunde sustatzaileak, oztopoak eta espero diren merkatu-proiekzioak.

Eguzki-energia termikoa

Geotermia  

Biomasa


Ura eta energia Gure herrialdean urak eta energiak elkarrekiko duten mendekotasunaren gaineko azterketa, bai eta zientziak eta teknologiak uraren zikloan kontsumitzen den energia murrizteko orduan eduki dezaketen eginkizunaren gainekoa ere. Gatzgabetzean eta hiri-arazketan dagoen energia-kontsumoaren balioespena. Joera teknologikoak. 

Uraren sektorearen ikerketa