Soto del Realeko kanpoaldeko argitapenaren eraberritzea

Bikaintasun-proiektuak. Laguntza teknikoa eta programa publikoen kudeaketa

Proiektuaren azalpena

IDAEren proiektu pilotua, udalerri bateko kanpoaldeko argiztapen-instalazioen kudeaketa osoa ezartzeari begirakoa. Instalazio horiek eraberritzen dituen eta instalazioak efizientzia energetikoaren eskakizun berriei egokitzen dizkien Energia Zerbitzuetako Enpresa (ESE) bat erabiltzen du, udalak kostu gehiago hartzea ekarri gabe.

Proiektu hori burutzeko, IDAEk lankidetza-hitzarmen bat sinatu du Soto del Realekin eta Espainiako Argiztapen Batzordearekin (CEI), prozesu guztia babestuz eta udalari laguntza emanez kontratazio-prozesuan. Soto del Realeko kanpoaldeko argiztapen-instalazioak ISO 50.001 ziurtagiria lortu du.

Datu teknikoak

Hasierako argiztapena: Sodio-lurrunezko eta merkurio-lurrunezko lanparak.

Amaierako argiztapena: LEDetara eraldatu da oso-osorik.

3.277 argi-gune eta 57 aginte-mahai.

Ekonomia- eta energia-datuak

Egindako inbertsioa: 2.032.148 €.

Hasierako kontsumoa:  1.982.472 kWh/urtean

Aurreikusi den amaierako kontsumoa:  404.580 kWh/urtean

Lortu den energia-aurrezpena: % 80koa

ESEaren kostua: 391.002 euro urtean (% 10,7tik jaitsi da)

Kontratuaren iraupena: 20 urtekoa

Enpresa esleipenduna: FERROSER FERROVIAL SERVICIOS.


Errepikagarritasuna

Edozein argiztapen-instalaziotan ezar daitekeenez proiektua, 25.000 biztanletik gora dituzten 295 udalerri espainiarretara estrapolatzeak 2.000.000 argi-gunetan jardutea ekarriko luke, eta horri lotutako 360.000 Mwh-ko kontsumo elektrikoa urtean. Argiztapenerako ekipo-ondasunetan 500 milioi eurotik gorako inbertsio elkartuak egongo lirateke, eta ESEek 40 milioi eurotik gorako urteko fakturazioa kudeatuko lukete elektrizitate-horniduran, eta 90 milioi euro mantentze-lanetako eragiketetan.
 

Detalle instalación alumbrado exterior todo LED del municipio Soto del Real
Detalle instalación alumbrado exterior todo LED del municipio Soto del Real
Detalle instalación alumbrado exterior todo LED del municipio Soto del Real