Inicio · Tecnologias · Eficiencia Energética · Edificacion · Beroketa- eta hozketa-sareak

Beroketa- eta hozketa-sareak

Zer den beroketa- eta hozketa-sarea

Nazioartean, “District Heating&Cooling” izena hartzen du. Beroaren eta hotzaren ekoizpen zentralizatua da, zeinak, fluxu termikoak garraiatzen dituen sare-sistema baten bidez, berogailuaren eta etxeko ur bero zein hotzaren eskariak asebetetzen dituen sare-sistema horren bitartez konektatuta dauden erabiltzaileentzat.

Sorkuntzan efizientzia energetikoa areagotzea da beroketa- eta hozketa-sare horien onuretako bat, eta energia berriztagarriak (biomasa, geotermikoa, eguzki-energia termikoa eta abar), bestela galduko liratekeen tokiko baliabideak (hozketa naturala, hurbileko industriaren bero- eta hotz-soberakinak, beroaren eta hotzaren ekoizpen konbinatua eta abar) eta efizientzia handiko ekoizpen-sistemak hartzen ditu.

Aurreko guztiak, sorkuntza-eskaria binomioa ezin hobeto uztartzearekin eta profesionalek etengabeko kudeaketa eta mantentze-lana egitearekin batera, nabarmen laguntzen dio energia-efizientzia, karbono dioxidoaren igorpenak eta airearen kutsadura gutxitzeko eta hornikuntzaren segurtasuna areagotzeko xedeari.

Auzo-sareak sustatzeko asmoz, Hozketa eta Beroketa Sareen Enpresen Elkartea (ADHAC), IDAEren laguntzarekin, beroketa- eta hozketa-sareen errolda egiten ari da lurralde espainiar osoan. Erroldan parte hartu nahi baduzu, klikatu hemen