Berokuntza-Kostuaren Banatzaileak

Beroketa-instalazio kolektiboetan kontsumoak banan-banan banatzea da sistema horien eginkizuna. Erradiadoreetan jartzen diren aparatu txikiak dira, eta parametro jakin batzuk jasotzen dituzte. Aldizka, benetako kontsumo bihurtzen dituzte parametro horiek, termino energetiko edo ekonomikoetan.

Nabarmendu egin behar da besteak beste RITEren erregelamendua onartzen duen 1027/2007 Errege Dekretuaren eta 93/76 Zuzentarauaren arabera energia-aurrezpenerako eta -efizientziarako neurritzat hartzen dela berogailu edo etxeko ur bero kolektiboetan berokuntza-kostuaren banatzaileak, banakako kontagailuak eta antzeko zeregina duten beste tresna batzuk jartzea, Jabetza Horizontalari buruzko Legearen 17.3. artikuluaren xedeetarako. Jabekideen komunitateetan borondatez jartzeko, bost jabetik hiru egon behar dira horren alde.

Erradiadorea hobeto erregulatzea eta energia-kontsumoa murriztea ahalbidetzen duten balbula termostatikoekin osa daitezke.