Inicio · Tecnologias · Eficiencia Energética · Edificacion · Eraikin Publikoak

Eraikin Publikoak

Efizientzia energetikoak funts publikoen urritasun-arazoa konpontzeko balio du, eta energiaren eta klimaren arazo larriak arintzen lagundu dezake

Efizientzia energetikoak funts publikoen urritasun-arazoa konpontzeko balio du, eta energiaren eta klimaren arazo larriak arintzen lagundu dezake. Zentzu horretan, sektore publikoak etsenpluaren bidez predikatu behar du; adibidez, bere eraikinen, instalazioen eta ekipamenduen inbertsio, mantentze eta kudeaketa energetikoari dagokionean.

Eraikin publikoen sektorean, energia aurrezteko potentzial handia dago; alabaina, zaila da berori lortzea, oztopo administratiboak edo legezkoak baitaude. Esaterako, sektore publikoaren aurrekontuan, energia kontsumitzen duten teknologietan egiten den inbertsioari bideratzen zaion partida eta ekipo horien mantentze eta hornidura energetikoari bideratzen zaiena ezberdinak dira. Banaketa horrek, elkarri lotu gabeko bi arlotan daudenez, zailtasunak eragiten ditu ekipo berriak energia-efizientziaren irizpideekin hautatzeko orduan; izan ere, inbertsio ekonomikoa bakarrik hartzen da kontuan, instalazioaren bizitza baliagarri osoan sortuko den faktura energetikoarekin eta mantentze-lanen fakturarekin lotu gabe.

Esteka interesgarriak: 

Estatuko Administrazio Orokorraren eraikinen energia-efizientzia aktibatzeko plana (2010eko urtarrilaren 14ko Ebazpena, Energiaren Estatu Idazkaritzarena, Ministroen Kontseiluaren 2009ko abenduaren 11ko Erabakia, plana onartzen duena, argitaratzekoa)