Inicio · Tecnologias · Eficiencia Energética · Edificacion · Material elektrikoa

Material elektrikoa

Material elektrikoaren sektorea hauek osatzen dute: kableek, kontagailuek, aparamenta industrialak, kutxek eta inguratzaileek, transformadoreek, etxean erabiltzeko babes-gailuek, domotikak eta inmotikak, argiztapenak, etxean erabiltzeko etengailuek, entxufeen oinarriak eta etxeko zein industriako larakoek. Produktu horiek guztiek ematen diote segurtasuna energiaren erabilerari, eta zuzenean eragiten dute behe-tentsioko instalazio elektrikoen energia-efizientziaren gainean.

"Material elektrikoak instalazioen energia-efizientziari laguntzea" liburuak zera ezagutarazi nahi du, material elektrikoak instalazioen energia-efizientzia hobetu dezakeela gaur egun merkatuan dauden material elektrikoko irtenbide guztien bidez.

Material Elektrikoaren Fabrikatzaileen Elkarteak (AFMEk) egindako gida talde hauei zuzenduta dago, beren ekintzen eta erabakien bidez eta material elektrikoaren ikuspuntutik susta dezaten instalazioen energia-efizientzia.

Ingeniaritzak, arkitekturak, Energia Zerbitzuetako Enpresak eta Administrazioa, instalazioen preskriptoreak diren heinean.

Material elektrikoaren banatzaileak

Instalatzaile eta mantentzaile elektrikoak 

Eraikinen jabeak, errentariak eta ustiatzaileak.