Efizientzia Energetikorako Ekintza Plan Nazionala 2017-20

Efizientzia Energetikorako Ekintza Plan Nazionala 2017-2020 apirilean bidali zen Bruselara, eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2012ko urriaren 25eko 2012/27/EB Zuzentarauaren 24.2. artikuluko eskakizunari erantzuten dio. Zuzentarau hori efizientzia energetikoari buruzkoa da, eta plan horiek aurkeztea eskatzen die Europar Batasuneko estatu kide guztiei (lehenengoa, beranduenez, 2014ko apirilaren 30ean aurkeztu behar da, eta, gero, hiru urterik behin).

Plan hau, zeina Efizientzia Energetikorako Ekintza Plan Nazionala 2014-2020ren jarraipena den, politika energetikoaren erdiguneko tresna da, eta, berori egikarituz, 2012/27/EB Zuzentarauan jasotzen diren energia-aurrezpen eta -efizientziarako xedeak lortzen ari dira.

Sartu Efizientzia Energetikorako Ekintza Plan Nazionala 2017-2020ra, Europako Batzordearen webaren bidez