Garraioa

Garraioa da Espainian energia gehien kontsumitzen duen sektorea, guztizkoaren % 40 kontsumitzen baitu.

Garraioa da Espainian energia gehien kontsumitzen duen sektorea, guztizkoaren % 39 kontsumitzen baitu. Zentzu horretan, Espainian kontsumitzen den amaierako energia guztiaren % 15 gutxi gorabehera turismo-automobilek bakarrik kontsumitzen dutela nabarmendu daiteke.

IDAE, Aurrezpen eta Efizientzia Energetikorako 2004/2012 Estrategiaren (E4) eta 2008-2012 Ekintza Planaren esparruan, pertsonen eta salgaien mugikortasunean energia-efizientzia eta energia-dibertsifikazioa sustatzen dituzten proiektu eta jardueren multzoa garatzen ari da; errepidearen azpisektorean batez ere, garraioaren sektorean kontsumitzen den energiaren % 80 inguru xurgatzen baitu. Bestalde, teknologiarengatik, antolatzeko proposamenengatik, proposamen arautzaile berriengatik eta enpresen nahiz herritarren kontzientziazioa eta informazioa indartzeagatik berritzaileak diren beste proiektu batzuetan ere parte hartzen ari da, energia kontsumitzeko ohiturak hobetzeari begira, garraioan ez baitira oso zentzukoak izaten.

Sektorea diziplina anitzekoa denez, hainbat administraziorekin (estatuko orokorra, autonomikoa eta tokikoa), enpresa-elkarteekin, gizarte-elkarteekin eta sektorean jarduten duten enpresekin elkarlanean arituz egiten dira jarduera horiek.

IDAEk, era beran, modu aktiboan hartzen du parte bai garraioarekin zerikusia duten eta Europar Batasunak sustatzen dituen proiektuetan eta beste jarduera batzuetan, bai EnR-ren (Europako Energia Agentzien Federazioaren) eta AIEren (Energiaren Nazioarteko Agentziaren) lantaldeetan.

Garraioan energia-efizientzia hobetzeko prozesua hiru neurri-bloke handitan oinarritzen da:

Garraio-moduak aldatzea sustatzeko neurriak: batez ere, motordun banakako garraiotik modu jasangarriagoetarantz: ibiltzea, bizikleta eta garraio kolektiboa. Atal honetan, jarduera nagusitzat hartzen dira hauek: hiri-mugikortasun jasangarrirako planak sustatzea (hiriko eta metropoliko eremuan), lanera joateko garraioen planak egitea (laneko eremuan), bizikleta publikoko sistemak sustatzea eta lantzaderak nahiz garraio kolektiboko zerbitzu espezifikoak ezartzeko proiektu pilotuak bultzatzea. 

Garraio-flotak berritzea sustatzeko neurriak:  automobilgintzako ohiko teknologien ordez teknologia edota erregai alternatibo eta efizienteagoak dauzkaten ibilgailuak (ibilgailu hibridoak, elektrikoak, gas naturala erabiltzen dutenak eta petrolioaren gas likidotua erabiltzen dutenak) jartzea sustatzea. Era berean, ohiko ibilgailu efizienteak erostea sustatzen da; A mailakoak erostea, alegia (Espainian salgai dauden ibilgailu berrien kontsumoei eta igorpenei buruzko datu-basea).

Garraiobideak zentzuz erabiltzea sustatzeko neurriak: modu efizientean gidatzeko teknikak ezartzea garraiobideei, garraio-floten kudeaketa efizientea egitea, bidaia partekatuak egitea autoz (car-pooling) edo auto-kluben erabilera (car-sharing) sustatzea.

IDAEk, bestalde, modu aktiboan hartzen du parte sektoreko elkarteetan, foroetan eta lantaldeetan, eremu nazionalari dagokionean. Horien bidez, ekimenak bultzatzen ditu, eta bere ikuspegi nahiz laguntza instituzionala ematen die horietan sustatzen diren jarduerei. 

Bestetik, nazioarteko eremuko proiektuetan eta jardueretan ere parte hartzen du IDAEk, garraioaren sektoreko efizientzia energetikoarekin zerikusia dutenetan. Horien artean, hauek daude:

EnR Garraio lantaldea (Europako Energia Agentzien Federazioa)

AIEren Implementing Agreement, ibilgailu hibrido eta elektrikoa ezartzeari begirakoa (IA-HEV)

AIEren Implementing Agreement, erregai alternatiboak ezartzeari begirakoa (IA-AMF Advanced Motor Fuels). 

Lankidetza MINETURekin, “Electric Vehicle Initiative (EVI)” ibilgailu elektrikoa sustatzeko gobernu-ekimenean.

Informazio gehiago IDAEren Garraio Sailean