Nekazaritza eta arrantza

NEKAZARITZA

Efizientzia energetikorako neurriak ezartzeko egiten du lan IDAEk, energia-kontsumoa (kostuak eta igorpenak) areagotu izanak nekazaritza-jardueran dituen eragin negatiboak murrizteko xedez. Xede hori lortzeko nahian, sektoreko energia-indizeetan eragin zuzen eta nabarmena eduki dezaketen ekintza giltzarri batzuk ezarri nahi ditu.

Hauek dira ekintza horiek:

  1. Efizientzia energetikoan prestatzeko eta informatzeko mekanismoak garatzea.
  2. Nekazaritzako traktoreen parke nazionala modernizatzeko plana egitea, energia-efizientziarako irizpideak barne hartuta.
  3. Ureztapen-sistemen ordez sistema efizienteagoak ezartzeari lagunduko dioten ekimen arautzaileak abiaraztea.

ARRANTZA

IDAEk laguntza teknikoa eta ekonomikoa ematen dio Peixe Verde proiektuari.

Honako hau da proiektu horren azken helburua: arrantzak energia-efizientziarako irizpideak txerta ditzala bere garapen eta kudeaketan, bideragarritasunerako, igorpen kutsakorrak murrizteko eta lehiakortasuna hobetzeko oinarrizko irizpide gisara.