Inicio · Tecnologias · Energias Renovables · Uso Electrico · Eguzki-energia fotovoltaikoa

Eguzki-energia fotovoltaikoa

Eguzki-energia fotovoltaikoak eguzkiaren erradiazioa aprobetxatzen du, eta energia elektriko bihurtzen du hori, zuzenean, efektu fotovoltaikoaren bidez. Horretarako, elektroiak igortzen dira material batetik, erradiazio elektromagnetikoarekin (kasu honetan, eguzkiaren erradiazioarekin) argitzen denean.

Hainbat teknologia fotovoltaiko daude (finkoak, eguzkia ardatz batera jarraitzen dutenak eta eguzkia bi ardatzetara jarraitzen dutenak), baina silizioan oinarritzen dira gehienak.

Funtsean, bi motakoak izan daitezke eguzki-instalazio fotovoltaikoak: instalazio isolatuak, batez ere ponpaketarako, seinaleztapenerako, komunikazioetarako eta landa-elektrifikaziorako ezarpenetara bideratutakoak, eta sarera konektatutako instalazioak, energia elektrikoa saltzeari eta autokontsumoari zuzendutakoak.

Eguzki-energia fotovoltaikoa ezartzeko aukerak ugariak dira, eta ezarpen sinpleenak (eguzki-kalkulagailuak eta -erlojuak, adibidez) nahiz ezarpen konplexuenak (elektrizitatea sortzeko instalazio handiak edo satelite artifizialak elikatzeko sistemak, esaterako) hartzen ditu.

Vista desde abajo de una pérgola solar fotovoltaica sobre un cielo azul