Inicio · Tecnologias · Energias Renovables · Uso Termico · Biocarburantes · Jasangarritasuna

Jasangarritasuna

Energia berriztagarriei buruzko Europako Zuzentaraua

IDAEk jasangarritasunaren arloan egin dituen beste jarduera batzuk

Jasangarritasunaren definizioa aho batez onartu ez den arren, gehien aipatzen den definizioa da Nazio Batuek ingurumenari eta garapenari buruz 1987an egin zuten mundu-mailako biltzarrean (WCED) Brundtland txostena deiturikoan (“Gure etorkizun komuna” izenburua zuenean) sartu zena, eta, ordutik, gizartearen garapenak izan behar duenaren eredu orokorra bihurtu da definizio hori: "Garapen jasangarria aldaketa-prozesu bat da, eta, bertan, baliabideen ustiapenak, inbertsioen norabideak, garapen teknologikoaren orientazioak eta erakundeen aldaketak bat egiten dute, eta gaurko zein etorkizuneko potentziala hobetzen dute, gizakien premiak eta nahiak asebetetzeari begira".

Hauxe da sarri erabiltzen den beste formulazio bat, aurrekoa laburbiltzen duena: "Gaurko belaunaldiko premiak asebetetzea da garapen jasangarria; beti ere, etorkizuneko belaunaldiek beren premiei arreta emateko aukerak oztopatzen ez badira".  

Jasangarritasuna, hortaz, ez da ingurumen-kontu hutsa.

Gaur egun, eskema moduan deskribatzen da askotan garapen jasangarria, jasangarritasunaren kontzeptuak hartzen dituen hiru dimentsioak irudikatzen dituzten hiru zirkulu edo zutabe hauen bidez: ingurumena, gizartea eta ekonomia.

Bioenergiaren eremuan, eta bioerregaien sektorean zehazki, jasangarritasuna bermatzeari begirako ekimen ugari egin dira azken urteotan. Horren adibidea da energia berriztagarriei buruzko Europako Zuzentarauan bioerregaien eta biolikidoen jasangarritasun-eskakizuna sartu izana. Modu jasangarrian ekoizten eta erabiltzen badira, nabarmen lagundu dakieke igorpenen murrizketari, garapen sozioekonomikoari eta segurtasun energetikoari.