Inicio · Tecnologias · Energias Renovables · Uso Termico · Bioerregaiak

Bioerregaiak

Garraio-xedeak dituzten bioerregaiak eta beste erregai berriztagarri batzuk erabiltzea sustatzeko mekanismoa ezartzen duen urriaren 9ko ITC/2877/2008 AGINDUAREN 2. artikuluan jasotzen den definizioaren arabera, garraiorako erregai likido edo gaseosoak dira bioerregaiak, biomasatik abiatuta ekoitzitakoak.

Agindu horretan adierazten denez, nekazaritzatik (landare- edo animalia-jatorriko substantziak barne hartuta), basogintzatik eta horiei lotutako industrietatik datozen produktuen, hondakinen eta hondarren zati biodegradagarria da biomasa, bai eta industriako eta udalerrietako hondakinen zati biodegradagarria ere.

Bioerregai nagusiak

Mundu-mailan zein estatu-mailan, beren merkataritza-garapenari begiratuta, gaur egun hauek dira bioerregai nagusiak:

Bioetanola, nekazaritzako produktuetatik edo landare-jatorriko produktuetatik abiatuta ekoizten den alkohol etilikoa, bere horretan erabiltzen dena edo erabili aurretik kimikoki aldatu edo eraldatu dena.

Biodiesela, animalia- edo landare-jatorria duten koipeetatik abiatuta ekoizten den ester metiliko edo etilikoa.

Hidrobiodiesela  (HVO esaten zaio baita ere, Hydrotreated Vegetable Oil esapidearen ingelesezko siglengatik), bai horretarako unitateetan, bai findegietan batera prozesatzeko teknologien bidez, landare-olioak edo animalia-koipeak hidrogenoarekin tratatzearen ondoriozko hidroerregaia.

Datozen urteetan, gaur egun garraiorako erregaien merkatu nazionalean ez dauden beste bioerregai batzuek, biogasak (biomasaren digestio anaerobikoak sortutako erregai gaseosoak) adibidez, edo bioerregai sintetikoek (konbertsio termiko eta katalitikoko teknologien bidez eta biomasatik abiatuta ekoizten diren hidroerregai sintetikoek) nolabaiteko tokia hartuko dute merkatu horretan.

Gaur egun merkatuan dauden bioerregaiak errepideko garraioan erabiltzen dira batez ere. Alabaina, hegazkintza-sektorean gero eta gehiago erabiltzen dira, eta biokerosenoa esaten zaie.

Bioerregaien eduki energetikoa

ITC/2877/2008 Aginduaren eranskinak, Energiaren Estatu Idazkaritzaren 2013ko abenduaren 27ko Ebazpenak emandako idazketan, bioerregaien, gasolinaren eta automobilgintzako gasolioaren (dieselaren) eduki energetikoan eta dentsitatean ezar daitezkeen balioak ezartzen ditu. 


Erregaia

Eduki energetikoa bolumenaren arabera (tep/m3)

Dentsitatea (kg/l)

Bioetanola

0,5016

0,7778

Bio-ETBE

0,6449 (horren % 37 iturri berriztagarrietatik).

0,7500

Biometanola

0,3822

0,8000

Bio-MTBE

0,6210 (horren % 22 iturri berriztagarrietatik).

0,7429

Bio-DME

0,4538

0,6786

Bio-TAEE

0,6927 (horren % 29 iturri berriztagarrietatik).

0,7632

Biobutanol

0,6449

0,8182

Biodiésel

0,7882

0,8919

Fischer-Tropsch-en gasolioa

0,8121

0,7727

Hidrogenoarekin tratatu den landare-olioa

0,8121

0,7727

Landare-olio garbia

0,8121

0,9189

Gasolina

0,7643

0,7442

Diesela

0,8598

0,8372

Aurreko zerrendan sartu diren balioez gain, biogasaren pisuaren araberako eduki energetikoa 50 MJ/kg-koa dela zehazten da.

Oharra: Balioesten denez, tona petrolio baliokide (tep) bat 41,868 gigajoule dira.

 

Berotegi-efektuko gas-igorpenen murrizketa

Jatorri fosileko erregaiak beharrean bioerregaiak erabiltzen badira, berotegi-efektuko gas-igorpenen bizi-ziklo osoa murrizten da. Ekoizpen-prozesu bakoitzaren arabera murriztuko da gehiago ala gutxiago, eta Energia Berriztagarriei buruzko 28/2009 Zuzentarauak ezartzen duen metodologia erabiliz kalkula daiteke murrizketa-kopurua, bai eta harmonizatutako kalkulu-tresnen bidez ere; adibidez, IDAEren Calcugei tresnaren bidez (berotegi-efektuko gasen kalkulagailua). Bakoitzean kalkula daitezkeen benetako balioak albo batera utzita, berotegi-efektuko gas-igorpenen murrizketa-maila batzuk onartzen ditu 28/2009 Zuzentarauak, bioerregaiak ekoizteko ohiko prozesuei oro har ezarri ahal zaizkienak.

A TAULA: Ohiko balioak (1) eta balio lehenetsiak (2), lurzoruaren erabileran egindako aldaketen ondoriozko karbono-igorpen garbirik gabe ekoitzi diren bioerregaietarako.


Bioerregaia ekoizteko prozesua

Berotegi-efektuko gas-igorpenen murrizketa, ohiko balioak

Berotegi-efektuko gas-igorpenen murrizketa, balio lehenetsiak

Azukre-erremolatxaren etanola

% 61

% 52

Gariaren etanola (zehaztu gabeko prozesuaren ondoriozko erregaia)

% 32

% 16

Gariaren etanola (lignitoa kogenerazio-instalazioetan egindako prozesuaren erregai gisa)

% 32

% 16

Gariaren etanola (gas naturala ohiko galdaran egindako prozesuaren erregai gisa)

% 45

% 34

Gariaren etanola (gas naturala kogenerazio-instalazioetan egindako prozesuaren erregai gisa)

% 53

% 47

Gariaren etanola (lastoa kogenerazio-instalazioetan egindako prozesuaren erregai gisa)

% 69

% 69

Artoaren etanola, ekoizpen erkidea (gas naturala kogenerazio-instalazioetan egindako prozesuaren erregai gisa)

% 56

% 49

Azukre-kanaberaren etanola

% 71

% 71

Iturri berriztagarrietatik datorren etil-terc-butil-eterraren (ETBE) zatia

Etanola ekoiztean erabilitako prozesuen berdinak

Etanola ekoiztean erabilitako prozesuen berdinak

Iturri berriztagarrietatik datorren terc-amil-etil-eterraren (TAEE) zatia

Etanola ekoiztean erabilitako prozesuen berdinak

 Etanola ekoiztean erabilitako prozesuen berdinak

Koltzaren biodiesela

% 45

% 38

Ekilorearen biodiesela

% 58

% 51

Sojaren biodiesela

% 40

% 31

Palma-olioaren biodiesela (zehaztu gabeko prozesua)

% 36

% 19

Palma-olioaren biodiesela (olio-errotan metano-bilketa duen prozesua)

% 62

% 56

Landare- edo animalia-jatorriko olio erabilien biodiesela (*)

% 88

% 83

Hidrogenoarekin tratatu den koltza-olio begetala

% 51

% 47

Hidrogenoarekin tratatu den ekilore-olio begetala

% 65

% 62

Hidrogenoarekin tratatu den palma-olio begetala (zehaztu gabeko prozesua)

% 40

% 26

Hidrogenoarekin tratatu den palma-olio begetala (olio-errotan metano-bilketa duen prozesua)

% 68

% 65

Koltza-olio begetal garbia

% 58

% 57

Hiri-hondakin organikoetatik ekoitzitako biogasa, gas natural konprimatu gisara

% 80

% 73

Simaur hezetik ekoitzitako biogasa, gas natural konprimatu gisara

% 84

% 81

Simaur lehorretik ekoitzitako biogasa, gas natural konprimatu gisara

% 86

% 82

 (*) Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2002ko urriaren 3ko 1774/2002 (EE) Erregelamenduaren arabera 3. kategoriako material gisa sailkatzen diren animalia-azpiproduktuek ekoitzitako animalia-jatorriko olioa kanpoan dago. Erregelamendu horren bidez, gizakiek kontsumitzeko ez diren animalia-azpiproduktuei ezarri ahal zaizkien osasun-arauak ezartzen dira.

B TAULA: 2008ko urtarrilean merkatuan ez zeuden edo kopuru ezdeusetan zeuden eta lurzoruaren erabileran egindako aldaketen ondoriozko karbono-igorpen garbirik gabe ekoitzi diren etorkizuneko bioerregaietarako balioetsi diren ohiko balioak eta balio lehenetsiak. 


Bioerregaia ekoizteko prozesua

Berotegi-efektuko gas-igorpenen murrizketa, ohiko balioak

Berotegi-efektuko gas-igorpenen murrizketa, balio lehenetsiak

Gari-lastoaren etanola

% 87

% 85

Egur-hondarren etanola

% 80

% 74

Landutako egurraren etanola

% 76

% 70

Fischer-Tropsch gasolioa, egur-hondarretatik datorrena

% 95

% 95

Fischer-Tropsch gasolioa, landutako egurretik datorrena

% 93

% 93

Egur-hondarren dimetil-eterra (DME)

% 95

% 95

Landutako egurraren DMEa

% 92

% 92

Egur-hondarren metanola

% 94

% 94

Landutako egurraren metanola

% 91

% 91

Iturri berriztagarrietatik datorren metil-terc-butil-eterraren (MTBE) zatia

Erabilitako metanola ekoiztean erabilitako prozesuen berdinak

Erabilitako metanola ekoiztean erabilitako prozesuen berdinak

 Oharrak:

(1) Bioerregaia ekoizteko prozesu zehatz batean berotegi-efektuko gasen igorpen adierazgarrien murrizketaren gaineko balioespena da ohiko balioa.  Bioerregaiak erabiltzearen ondoriozko berotegi-efektuko gas-igorpenen murrizketa garbia kalkulatzeko erabil dezakete balio hori estatu kideek, iturri berriztagarrietatik datorren energiaren sustapenean eta erabileran erregistratzen diren prozesuei buruzko txostenean (EErako txostenean) sartu behar baita informazio hori.

(2) Aurretik erabakitako faktoreak ezarriz ohiko baliotik eratortzen dena da balio lehenetsia, eta, ekoizpen prozesu normalekin alderatuta, atalase kontserbadoreak ezartzeko xedez erabiltzen da. 28/2009 Zuzentarauan zehazten diren inguruabarretan, eragile ekonomikoek erabil dezakete balio hori, benetako balio baten ordez.

(3) Bioerregaien berotegi-efektuko gas-igorpenen murrizketari dagokionez, erreferentziazko erregai fosilaren balioa izango da Europar Batasunean kontsumitzen diren gasolinaren eta dieselaren zati fosiletik datozen benetako batez besteko igorpenetarako eskuragarri dagoen azken balioa (98/70/EE Zuzentarauaren esparruan jakinarazten dira batez besteko igorpenak). Datu horiek eduki ezean, 83,8 gCO2eq/MJ-ko balioa erabiliko da.

Informazio gehiago: IDAEren Biomasa eta Hondakin Sailean