Inicio · Tecnologias · Energias Renovables · Uso Termico · Biogasa

Biogasa

Biogasa da edozein ezarpen energetiko handitan erabil daitekeen energia berriztagarri bakarra

Biogasa batez ere metanoak (CH4) eta karbono dioxidoak (CO2) osatzen duten gasa da. Bi elementu horien proportzioak aldatu egiten dira, biogasa sortzeko materia organikoaren eraketaren arabera. Hauek dira biogasaren iturri nagusiak: abeltzaintzako eta nekazaritzako industrien hondakinak, hirietako hondakin-urak arazteko estazioetako lokatzak eta etxeetako hondakinen zati organikoa.

Materia organikotik biogasa sortzea ahalbidetzen duten eta oxigenorik gabe egiten diren deskonposaketa biologikoen prozesuak (anaerobioak) zabortegi edo erreaktore itxietan egiten dira; oro har, digestore anaerobio esaten zaie. Zabortegiak gasgabetzeko, sortutako biogasa bil daiteke, eta, horrekin, zabortegi horien segurtasun-baldintzak hobetzen dira. Gainera, bildutako biogasa aprobetxatzen da askotan. Digestore anaerobioetan, materia organikoa (substratuak) elikatzen da, eta eragiketa egiteko baldintza jakin batzuk mantentzen dira (egoteko denbora, tenperatura eta abar). Digestoreetan biogasaren ekoizpena maximizatzeko xedez, ohikoa izaten da substratu mota ezberdinak nahastea (baterako digestioa). Arretaz jardun behar da, prozesu biologikoak inhibiziorik gabe egitea ahalbidetu dezan hautatu den nahasketak.

Biogasa da edozein ezarpen energetiko handitan (elektrikoa, termikoa edo erregai gisa) erabil daitekeen energia berriztagarri bakarra. Errekuntzarako egokitutako galdara batean zuzenean erabiltzeko bideratu daiteke, edo, aurretik garbituta, biometanoa injektatu daiteke gas naturalaren azpiegituretan (bai garraiokoetan, bai banatzaileetan).

CH4ren beroketa-potentzial orokorra CO2arena baino 21 aldiz handiagoa denez, biogasa behar bezala aprobetxatzeak ahal handia dauka berotegi-efektuko gasen igorpena murrizten laguntzeko.

Sarera injektatzeko kalitate-betekizunen araudia

Xehetasun-protokoloa, gas-sistemara sartu den eta iturri ez-konbentzionaletatik datorren gasaren kalitatearen zehaztapenekin, eta geroko aldaketak

CEN/TC 408 lantaldea eta prEN 16723-1 arau-proiektua, biometanoa gas naturalaren sarean injektatzeko zehaztapenei buruzkoa (aurreikusten denaren arabera, 2016ko apirilaren erdialdean emango da botoa), eta prEN 16723-2, biometanoa erregai gisa erabiltzeko zehaztapenekin.