Inicio · Tecnologias · Energias Renovables · Uso Termico · Biomasa · Beroketa-Sareak

Beroketa-Sareak

Beroa sortzeko sistema zentralizatuak dira, eta, fluxu termikoak garraiatzen dituzten sareen sistema baten bidez, berogailuaren eta etxeko ur beroaren eskaria asebetetzen dute familia bakarreko etxebizitzetan, jabekideen komunitateetan, beste eraikin pribatu eta publiko batzuetan (adibidez, liburutegietan, ospitaleetan edo kiroldegietan) eta industrietan.

Banakako irtenbideen aldean, sortutako beroa aprobetxatzeko modu efizienteagoa da hori, bai ezin hobeto uztartzen duelako sorkuntza-eskaria binomioa, bai eskalako ekonomien ondorioetatik etekina ateratzen duelako. Irtenbide hori asko ezarri da dagoeneko Europako erdialdeko eta iparraldeko herrialdeetan, eta, pixkanaka, bidea egiten ari da Espainiako erabiltzaileen artean, aukera energetiko errentagarri eta jasangarri gisara.

Espainian ustiatu gabeko potentzial izugarria dagoen arren, adibide oso adierazgarriak hasi dira agertzen; hala nola, biomasa erabiltzen duten eta funtzionamenduan dauden beroketa-sareak daude Sorian, Valladoliden eta Olvegan, eta beste sare bat ari dira eraikitzen Mostolosen. Sareen diseinua eta neurria oso anitza da, eta udalerri txikiei nahiz handiei egokitu dakizkieke.