Inicio · Tecnologias · Energias Renovables · Uso Termico · Biomasa · Erregaiaren Kalitatea

Erregaiaren Kalitatea

ISO/UNE arauak

Biomasaren erabilera garatuz joan den neurrian, kalitate-estandarrak ere garatu dira, produktu homogeneoa eta kalitate egiaztagarriduna merkaturatzea ziurtatzeko xedez.

 

ISO 17225: nazioarteko mailan, ISOk hainbat neurri garatu ditu (8). Arau horiek nazioartean gehien erabiltzen diren bioerregai solidoei eragiten diete; hala nola, pelletei, ezpalei eta egurrari.

UNE 164003 eta UNE 164004: gainera, nazio-mailan, eta Espainiako merkatuak berezkoak dituen bioerregai solidoak kontuan hartze aldera, oliben hezurrari eta fruituen azalei buruzko kalitate-arauak garatu dira.

 

ENplus® ziurtagiria

Ziurtagiri-sistema pribatua da, nazioarteko ISO 17225-2 estandarrean oinarritutakoa, eta industriakoak ez diren erabileretarako egurrezko pelletei buruzkoa bakarrik da. Hiru kalitatetan sailkatzen ditu: A1 (egur birjinarekin eta kimikoki tratatu ez diren egur-hondakinekin egindako pelletak, errauts-, nitrogeno- eta kloro-kopuru txikiak dauzkatenak), A2 (errauts-, nitrogeno- edota kloro-eduki pixka bat handiagoa duten erregaiak) eta B (birziklatutako egurrarekin eta hondakin industrialekin ere egin izan diren pelletak). Era berean, metal astunen edukirako balioak ere sartzen dira. European Pellet Council-ek dauzka ENplus® markaren gaineko eskubideak, eta AVEBIOM da Espainian sistema kudeatzeaz arduratzen den lizentziadun nazionala.

 

BIOmasud® ziurtagiria

Kalitatea eta jasangarritasuna ziurtatzeko sistema pribatua da, izen bera duen proiektu europar baten emaitza, eta FEDER funtsekin finantzatu dena Interreg IV-B programaren esparruan. Bioerregai mediterraneoetarako ziurtagiri-sistema da: Egurrezko pelletak, oliben hezurrak, egurrezko ezpalak eta fruitu lehorren azalak. Egurrezko pelletetarako, ISO 17225-2 nazioarteko estandarrean dago oinarrituta sistema, eta, ezpaletarako, 17225-4 estandarrean. Gainerako bioerregaietarako, proiektuan garatu diren aurre-estandar propioetan oinarritzen da sistema. Kalitateaz gain, jasangarritasun-betekizunak dauzka sistemak; hala nola, karbonoaren aztarna edo bioerregaia ekoizteko erabili den energia. Espainian, AVEBIOMek eta CIEMATek dauzkate BIOmasud® markaren gaineko eskubideak. 2016ko urtarrilean, Biomasud Plus proiektua abiatu zen, bioerregaien, tartean dauden herrialdeen eta jasangarritasun-irizpideen kopurua areagotuz sistema garatzeari eta hobetzeari begira.