Inicio · Tecnologias · Energias Renovables · Uso Termico · Biomasa · Igorpenak

Igorpenak

Biomasa erregai ia neutroa da CO2-ren igorpenei dagokienean; eta, hortaz, funtsezko zeregina eduki dezake berotegi-efektuko gasen igorpena (CO2-arena, adibidez) murrizteko eta, horrela, klima-aldaketaren inpaktua gutxitzen laguntzeko orduan.

Azken urteotan, eta hein handi batean biomasak Europako beste herrialde batzuetan (Austrian edo Alemanian, esaterako) eduki duen hazkuntza handiaren eraginez, ingurumen-arloko legeria garatu da, biomasaren erabilera handia eta jasangarria ziurtatzeko asmoz.

Zehazki, aintzat hartu behar diren lau lege-egintza daude:


430/2004 Errege Dekretua (2001/80/EE Zuzentarauaren txertaketa), errekuntza-instalazio handietatik datozen agente kutsatzaile jakin batzuk atmosferara igortzea murrizteari buruzko arau berriak ezartzen dituena eta geroko aldaketa batzuk egiten dituena (igorpen industrialen erregelamendua onartzen duen 815/2013 Errege Dekretuan sartutako aldaketak, adibidez). 430/2013 Errege Dekretuak 50 MW-tik gorako potentzia termiko izenduna duten instalazioei eragiten die, eta mugak jartzen dizkie erregai solidoen, likidoen edo gaseosoen igorpenei. Besteak beste, igorpen-mugen balioak ezartzen ditu SO2 eta NOX partikuletarako.

2015/2193 Zuzentaraua (EB), errekuntza-instalazio ertainetatik datozen agente kutsatzaile jakin batzuk atmosferara igortzea murrizteari buruzkoa. Zuzentarau horrek 1 eta 50 MW arteko potentzia termiko izenduna duten instalazioei eragiten die, eta Espainiako ordenamendu juridikoari txertatu behar zaio. Besteak beste, igorpen-mugen balioak ezartzen ditu SO2 eta NOX partikuletarako. Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioa atmosfera babesteko errege dekretu baten proiektua ari da egiten, eta, besteren artean, Zuzentarau hori txertatzeko balioko du.

2015/1189 Erregelamendua (EB), erregai solidoko galdarei ezarri ahal zaizkien diseinu ekologikoko betekizunekin batera. Erregelamendu hori indarrean dago jada. 500 kW-tik beherako erregai solidoko galdarei eragiten die, eta beste ekipo batzuetan ezartzen hasiko da 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera. Besteren artean, energia-efizientziaren, partikula-igorpenen, konposatu organiko gaseosoen, NOX eta CO-ren inguruko betekizunak ezartzen ditu. Kontuan hartu behar da duela gutxi arte ekipo horietarako (500 kW-tik beherako erregai solidoko galdaretarako) UNE 303-5 araua zela nazio-mailan zegoen erreferentzia bakarra, errendimenduari eta partikula-igorpenei, konposatu organiko gaseosoei eta CO-ri dagokienez.

2015/1185 Erregelamendua (EB), erregai solidoko tokiko beroketa-gailuei (berogailuei) ezarri ahal zaizkien diseinu ekologikoko betekizunekin batera. Erregelamendu hori indarrean dago jada. 50 kW-tik beherako erregai solidoko berogailuei eragiten die, eta beste ekipo batzuetan ezartzen hasiko da 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera. Besteren artean, energia-efizientziaren, partikula-igorpenen, konposatu organiko gaseosoen, NOX eta CO-ren inguruko betekizunak ezartzen ditu.


Lau lege-egintza horiez gain, ekipo mota horietatik datozen igorpenak murrizteari begirakoak horiek, galderen eta tokiko beroketa-gailuen (berogailuen) energia-etiketatuari buruzko bi erregelamendu daude, zeintzuekin ohitzea komeni den:

2015/1187 Erregelamendu Eskuordetua, erregai solidoko galdaren energia-etiketatuari dagokionean, akats-zuzenketa barne hartuta (2015eko abuztuaren 7an argitaratu zen, Europar Batasuneko Aldizkari Ofizialean. Erregelamendu hori indarrean dago jada. 70 kW-tik beherako erregai solidoko galdarei eragiten die, eta beste ekipo batzuetan ezartzen hasiko da 2017ko apirilaren 1etik aurrera.

2015/1186 Erregelamendu Eskuordetua, tokiko beroketa-gailuen (berogailuen) energia-etiketatuari dagokionean. Erregelamendu hori indarrean dago jada. 50 kW-tik beherako tokiko beroketa-gailuei (berogailuei) eragiten die, eta beste ekipo batzuetan ezartzen hasiko da 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera.

Hau da, galdaretan 2017ko apiriletik aurrera eta berogailuetan 2018ko urtarriletik aurrera, ekipo mota horien energia-efizientziari buruzko informazioa edukiko dugu, energia-etiketa baten bidez. Egunero erabiltzen ditugun tresnek (hozkailuek edo garbigailuek, adibidez) daukaten etiketaren antzekoa izango da.