Inicio · Tecnologias · Energias Renovables · Uso Termico · Biomasa · UTE IDAE-MAICERÍAS ESPAÑOLAS, S.A. Enpresen aldi baterako batasuna (DACSA)

UTE IDAE-MAICERÍAS ESPAÑOLAS, S.A. Enpresen aldi baterako batasuna (DACSA)

Enpresen aldi baterako batasunaren bidez egin zen proiektua; IDAEk % 85eko partaidetza zuen, eta Maicerías Españolas SAk % 15ekoa. Maicerías Españolas SAren (DACSA) eta IDAEren arteko lehenengo harremanen xedea izan zen arrozaren mintzari balioa ematea. DACSAren fabrikazio-prozesuan sortzen da hondakin hori, digestio zaila dauka (pisu eta dentsitate txikiarengatik), eta, gainera, hondakinen kudeatzaile batek baztertu behar zuen fabrikatik.

Hainbat aukera aztertu ondoren, arrozaren mintza ohantze fludizatuko teknologia erabiliz erretzeko instalazio bat eraikitzea erabaki zen, bai sareari saltzen zaion elektrizitatea sortzeko, bai fabrikako prozesuren batean erabil daitekeen energia termikoa (lurrun eran) sortzeko. Oso irtenbide berritzailea izan zen, arrozaren mintza erretzen zuen lehenengo instalazioa izan baitzen Europan.

Instalazioaren ekipo nagusiak hauek dira:

Zirkulazio naturaleko ur-galdara tubularra: gainberotutako 10 t/h lurrun ekoizteko gai da, 62 bar-eko presioan eta 485 ºC-ko tenperaturan, eta urtean 15.000 tona mintz kontsumitzeko dago prestatuta.

Turbosorgailu-talde bat: lurrun-turbina batek eta sistema laguntzaileek osatzen dute, eta 2,2 MW-ko potentzia elektrikoa dauka.

Egun, instalazioak 55.000 ordutik gora egin ditu funtzionamenduan. Proiektu berritzailea da, bakarra Espainian, duen teknologia eta erabiltzen duen erregaia direla-eta. Horretaz gain, silize asko duten eta hainbat helbururekin erabil daitezkeen errautsak sortzen ditu errekuntzan; hala nola, industria siderurgikoan erabil daitezke.