Edukien bilatzailea hauen artean IDAE

Siguenos en Youtube
Siguenos en Vimeo
Siguenos en Twitter
Siguenos en Wordpress
Infomación IDAE
Regístrate
A +    A -   

Eguzki Energia Termoelektrikoa

Eguzki-energia termoelektrikoa tenperatura ertaineko eta tenperatura altuko sistemetan sailkatzen da. Egun garatuen dauden tenperatura ertaineko zentralak kolektore zilindro parabolikoak dituztenak dira. Tenperatuko altuko ustiapenak dorre-zentralen bidez eta sorgailu disko parabolikoko zentralen bidez egiten dira.

Kolektore zilindro parabolikoko zentralak (tenperatura ertaina). Zentral mota hori erradiazioa foku-lerroan kokatutako hodian islatzen duten ispilu-kolektoreez osatuta dago eta hodi horrek xurgatzailea eta fluido bero-eroalea jasotzen ditu. Fluidoa 400 ºC arte berotuko da, 15 eta 50 arteko eguzki-kontzentrazioko erlazioekin, elektrizitatea sortzen duen ohiko turbina elikatzen duen gainberotutako lurruna sortuz. Eguzkiaren segimendu-sistema izatea beharrezkoa da.

Dorre-zentralak (tenperatura altua). Erdiko dorrearen goialdean kokatutako bero-trukagailuan erradiazioa islatzen duen heliostato-eremuaz osatuta daude. 600 ºC-ko tenperaturetara heltzen da.

Eguzki-sorgailu disko parabolikoak (tenperatura altua). Irudi disko parabolikoa osatzen duen ispilu multzoa da. Horren fokuan eguzki-hargailua kokatzen da eta bertan fluidoa berotzen da. Fluidoa 750 ºC arte berotzen da eta gaur egun elektrizitatea sortzeko Stirling motorrak edo Brayton turbinak erabiltzen dira.

Teknologia desberdinen erkaketa



Eguzki-energia termoelektrikoa tenperatura ertaineko eta tenperatura altuko sistemetan sailkatzen da


RSS CSS onargarriak adierazrten dituen W3C logoa XHTMLa onargarria dela adierazten duen logoa
© IDAE Energia Dibertsifikatu eta Aurrezteko Institutua. Madera kalea, 8 - 28004 Madril - Tel. 913 14 66 73
Espainiako GobernuarenEnergia, Turismo eta Agenda Digital Ministerioaren