Edukien bilatzailea hauen artean IDAE

Siguenos en Youtube
Siguenos en Vimeo
Siguenos en Twitter
Siguenos en Wordpress
Infomación IDAE
Regístrate

Eraikinetako argiztapena

Barne-argiztapeneko eraginkortasun energetikoaren gutxieneko baldintzak

Eraikuntzako Kode Teknikoaren HE-3 atalak oinarrizko eskakizuntzat finkatzen du eraikinek –bai berriek, bai berritzen direnek– erabiltzaileen beharretara egokitutako eta, aldi berean, energetikoki eraginkorrak izango diren argiztapen-instalazioak izatea. Xede horretarako, argiztapen-sistemako eraginkortasun energetikoak ez du muga-balioa gainditu beharko eta eremuko okupazio errealera egokituta piztea ahalbidetuko dion kontrol-sistema eta argi naturalaren ustiapena optimizatuko duen erregulazio-sistema izan beharko ditu.

Ezagutu Eraikuntzarako Kode Teknikoko HE-3 atalak eta Energia Aurrezteko Oinarrizko Agiriak finkatzen dituzten eraikinetako barne-argiztapeneko instalazioen eraginkortasun energetikoko gutxieneko baldintzak.


Argiztapenerako argi naturalaren aprobetxamendua. Eraikuntzen argiztapenerako argi naturala aprobetxatzeko gida teknikoa.

Eraikuntzarako Kode Teknikoak argi naturala aprobetxatzera behartzen du, kontrol- eta erregulazio-sistemen instalazioaren eta erabileraren bitartez, argi naturalaren ekarpenak hala ahalbidetzen duen eremuetan. Hori dela eta, lehen proiektugilearen aukera baino ez zena, orain arau mailako betebeharra da.

Sistema horietako zenbait nahiko berriak direnez eta praktikan jartzearen eta horniduren alderdi ugari ezezagunak direnez, gidak aukeraketari eta diseinuari dagokion guztian eta kudeaketari eta mantentze-lanei dagokionean ere orientazioa ematea du xede.

Horrez gain, aldi berean argiztapen artifizialaren eta naturalaren hainbat eraikinetako kontrol- eta kudeaketa-sistemen erabileratik ateratako kasu praktikoei eta esperientziei eta lortutako aurrezki energetikoari buruzko informazioa eskaintzen da.


Bulego, ikastetxe eta ospitaleetako argiztapenaren eraginkortasun energetikoa.

Bulego, ikastetxe eta ospitaleetako argiztapenaren eraginkortasun energetikoari buruzko gida teknikoak.

Gida horien xedea bulego, ikastetxe, ospitale eta lehen mailako arreta-zentroetako argiztapen-instalazioetako proiektugileentzako hainbat jarraibide eta gomendio finkatzea da, honako helburu hauetarako:

Ikusizko kalitate eta erosotasunerako gomendioak betetzea.
Instalazioetako erabiltzaileentzako ingurune atsegin eta erosoak sortzea.
Energiaren erabilera eraginkortasun energetiko handiagoko instalazioekin arrazoizko bihurtzea.

Kanpoko esteka interesgarriak:

Europako Batzordea. Kontsumo txikiko bonbillak. Webguneak dagoen kontsumo txikiko lanpara aukera zabalaren, kontsumo handiko bonbillak pixkanaka kentzearen eta indarrean dagoen Europako araudiaren berri ematen die kontsumitzaileei, profesionalei eta komunikabideei.

Eraikin guztiek erabiltzaileen beharretara egokitutako argiztapen-instalazioak izan behar dituzte eta, aldi berean, energetikoki eraginkorrak izan behar dute


RSS CSS onargarriak adierazrten dituen W3C logoa XHTMLa onargarria dela adierazten duen logoa
© IDAE Energia Dibertsifikatu eta Aurrezteko Institutua. Madera kalea, 8 - 28004 Madril - Tel. 913 14 66 73
Espainiako GobernuarenEnergia, Turismo eta Agenda Digital Ministerioaren