Edukien bilatzailea hauen artean IDAE

Siguenos en Youtube
Siguenos en Vimeo
Siguenos en Twitter
Siguenos en Wordpress
Infomación IDAE
Regístrate
A +    A -   

Itsasoko energiak

Ozeanoek hainbat teknologien bidez elektrizitate bilakatu daitekeen potentzial energetiko izugarria eskaintzen dute eta egungo behar energetikoak asetzen lagun dezakete.

Olatuen energia-baliabideak Espainiako itsasertzean duen potentzialaren atlasa; penintsula eta kanariar eta balear artxipelagoak barne. (Atlas del potencial del recurso de la energía de las olas en el litoral español, incluida la península, archipiélago canario y balear).

Kantabriako Unibertsitateko Ingurumen Hidraulikako Institutuak IDAEk eskatuta egindako atlasak energiaren batez besteko fluxuaren ezaugarritze espaziala (magnitudea eta noranzkoa) jasotzen du mugagabeko sakoneretatik kostaldera, bereizmen handiarekin eta kontuan hartuta eskala desberdinetako denboraren araberako aldagarritasuna: hilekoa, urtarokoa, urtekoa eta urte artekoa.


 

Marea-energia: mareen energia-ustiapenean datza. Eguzkiaren eta ilargiaren grabitazio-ekintzak eragindako itsasoko uraren igoera eta jaitsiera aprobetxatzean oinarritzen da, baina goiko eta beheko itsasoaren artean bost metro baino gehiagoko altueraren aldea dagoen itsasertzeko puntuetan soilik da errentagarria marea-energiaren zentrala instalatzea. Marea-energiaren zentralaren proiektua ura urtegian metatzean datza, horretarako, ura edo emaria turbinetara sartzeko uhateak dituen dikea eraikiko da badian, kalan, ibaian edo estuarioan, elektrizitatea sortzeko.

Korronteen energia: itsas korronteetako energia zinetikoaren ustiapenean datza. Bilketa-prozesua aerosorgailuen antzeko energia zinetikoaren bihurgailuetan oinarritzen da, kasu horretan ur azpiko instalazioak erabilita.

Energia maremotermikoa: itsasoko energia termikoaren ustiapenean oinarritzen da, itsasoaren azalerako eta ur sakonetako tenperaturaren arteko aldean.

Energia mota horren ustiapenak gradiente termikoa gutxienez 20º-koa izatea eskatzen du. Instalazio maremotermikoek energia termikoa energia elektriko bilakatzen dute “Rankine ziklo” delako ziklo termodinamikoa erabilita; horren bero-fokua itsas azaleko ura da eta hotz-fokua sakonerako ura.

Olatuen energia: olatuen mugimenduak sortutako energia-ustiapena da. Olatuak aireak itsasoaren azalerarekin egiten duen marruskaduraren ondorio dira, horregatik oso irregularrak dira. Horrek hainbat motatako makinak eraikitzea ekarri du, energia hori ustiatu ahal izateko.

Indar osmotikoa:I ndar osmotikoa edo energia urdina itsasoko uraren eta ibaiko uraren arteko gatz-kontzentrazioaren aldeari esker, osmosi-prozesuen bidez, lortutako energia da.







RSS CSS onargarriak adierazrten dituen W3C logoa XHTMLa onargarria dela adierazten duen logoa
© IDAE Energia Dibertsifikatu eta Aurrezteko Institutua. Madera kalea, 8 - 28004 Madril - Tel. 913 14 66 73
Espainiako GobernuarenEnergia, Turismo eta Agenda Digital Ministerioaren