Edukien bilatzailea hauen artean IDAE

Siguenos en Youtube
Siguenos en Vimeo
Siguenos en Twitter
Siguenos en Wordpress
Infomación IDAE
Regístrate
A +    A -   

Programa GIT

Programa GIT. Instalazio Termiko Handien Programa. Enpresa gaituei eraikinetan iturri berriztagarrietan oinarritutako instalazio termiko handiak jartzeko finantzaketa.

BOEn argitaratutako IDAEren Presidentziaren 2011ko apirilaren 26ko Ebazpenaren arabera, eraikuntzan erabilera termikoetarako biomasa, eguzki-energia eta geotermia energia berriztagarriak erabiltzeko Instalazio Termiko Handien Programan enpresak gaitzeko deialdia eta oinarriak ezarri dira.

Finantzaketa-programa hau abiarazteak eraikuntzan energia termikoa ekoizteko instalazio handiak jartzea sustatzearen beharrari erantzuten dio. Instalazio horiek energia berriztagarriak (biomasa, eguzki energia termikoa eta geotermia) baliatuta jartzen dira


Sustapen-ildo berri hau duten tamaina eta konplexutasunagatik BIOMCASA, SOLCASA eta GEOTCASA programen deialdietan ezarritako mugetatik kanpo gelditutako proiektuei dago zuzenduta. Arlo horretako instalazio handiak finantzatzeko sistema bat ezartzen du, eraikuntzan erabiltzaileek ur beroa eta klimatizazioa izateko dituzten beharrei egokitutako kalitatezko eskaintza bermatzen duen energia-zerbitzuen ereduari bultzada emateko; guztia, Espainiako Energia Berriztagarrien 2005-2010 Aldirako Planaren harira.

Programa abiarazteko, IDAEk 17.000.000 €-ko aurrekontua jarri du gaitutako energia-zerbitzuen enpresek programaren baldintzak betetzen dituzten proiektu handiak egiteko aurkeztutako proiektuak finantzatzeko

Gaitutako enpresen zerrenda

Logotipo de Facebook



Proiektuen finantzaketa, gehienez, inbertsio aukeragarriaren balioaren (sorkuntza termikora bideratua) % 80koa izango da. Proiektu bakoitzean, gehienez 3.000.000 €-ko finantzaketa eskainiko da (gutxienez 250.000 €) SOLCASA Instalazio Termiko Handien programan eta 350.000 €-tik gorakoa BIOMCASA eta GEOTCASA Instalazio Termiko Handiak programan-

Gaitzeko eskaerak aurkezteko, orri honetan bertan, atxikita, dauden oinarriei eta eskaera-ereduari jarraitu behar zaie.
 





RSS CSS onargarriak adierazrten dituen W3C logoa XHTMLa onargarria dela adierazten duen logoa
© IDAE Energia Dibertsifikatu eta Aurrezteko Institutua. Madera kalea, 8 - 28004 Madril - Tel. 913 14 66 73
Espainiako GobernuarenEnergia, Turismo eta Agenda Digital Ministerioaren