Edukien bilatzailea hauen artean IDAE

Siguenos en Youtube
Siguenos en Vimeo
Siguenos en Twitter
Siguenos en Wordpress
Infomación IDAE
Regístrate

Potentzia txikiko eolikoa


Potentzia handiko parke eolikoak funtsezkoak dira sistema elektriko nazionalean jatorri berriztagarriko energiaren ekarpena areagotzeko. Hala ere, Espainian oraindik ez da aprobetxatu teknologia eolikoaren gaitasuna energia berriztagarria modu banatuan ekartzeko, hiriko, erdi hiriko, industriako eta nekazaritzako inguruneetan txertatuta, bereziki banaketa-sareko kontsumo-puntuetara lotuta.

Potentzia txikiko instalazio eolikoek, instalazio eoliko handiekin alderatuta abantailak ekartzen dizkieten berezko ezaugarriak dituzte, garraio- eta banaketa-sareetan eragotzitako galerengatiko eraginkortasun orokor handiagoa, esaterako, eta sorkuntza berriztagarriaren txertaketa ahalbidetzen dute azpiegitura elektriko berriak sortzeko beharrik gabe. Horrez gain, herritarren esku-hartzea bultza dezakete eraginkortasun energetikoari, auto-horniketa energetikoari eta klima-aldaketaren aurkako borrokari dagokionez. Hemen esku-hartze esanguratsuenak aipatzen dira:

Kontsumo-puntuetatik hurbileko energiaren sorkuntza.

Aplikazioen eta kokapenen aldakortasuna, autokontsumoarekin lotuta eta sistema hibridoetan txertatzeko aukerarekin.

Azken erabiltzailearentzako irisgarritasun teknologikoa, ekipamenduak garraiatzeko erraztasuna eta muntaketa.

Funtzionamendua haize moderatuekin, bideragarritasun-azterketa konplexuen beharrik gabe.

Kokapen txikien edo orografia konplexuak dituzten lursailen ustiapena.

Elektrizitate-hornidura sare elektrikotik isolatutako eta urrundutako lekuetan.

Lehendik dauden banaketako azpiegitura elektrikoen ustiapena optimizatzea.

Funtzionamendu eta mantentze-lanetako kostu baxua eta fidagarritasun handia.

Ingurumen-inpaktu urria, tamaina eta begizko inpaktu txikiagoa izateagatik eta giza jarduerako inguruneetan txertatzeagatik.

Aeroturbina horiek teknikoki handien antzeko egitura dute, baina diseinua askoz ere arruntagoa da (orientazio-sistema pasiboak, mantentze-lan urriko sorgailu elektriko sendoak, biderkatzaileen falta...). Funtzionamendu errazari esker, instalazio txiki horiek erabiltzaileek erabil ditzakete, oro har.

Egun, Espainian, aerosorgailu txikiak isolatutako eraikuntzen autokontsumorako erabiltzen dira, batik bat. Gainera, eguzki-panel fotovoltaikoak izan ohi dituzte sistema hibrido txikiak osatuz eta eguzki- eta haize-energiaren konbinaketaren bidez hornidura elektrikoa bermatzea ahalbidetzen dute. Nahiko fidagarriak diren sistema horiek haizerik edo eguzkirik ez dagoenerako energia soberakina metatzeko bateriak dituzte.

Makina horiek energia sortu eta sare elektrikora isurtzeko erabiltzea beste aukera da. Aukera hori oso gutxi garatu da Espainian, baina hamarkada honetan hori aldatu egin daiteke abantaila onuragarriagoekin.
 


Potentzia txikiko instalazio eolikoek berezko ezaugarriak dituzte eta horiek eoliko handiekiko abantaila osagarriak eskaintzen dizkiete.


RSS CSS onargarriak adierazrten dituen W3C logoa XHTMLa onargarria dela adierazten duen logoa
© IDAE Energia Dibertsifikatu eta Aurrezteko Institutua. Madera kalea, 8 - 28004 Madril - Tel. 913 14 66 73
Espainiako GobernuarenEnergia, Turismo eta Agenda Digital Ministerioaren