Edukien bilatzailea hauen artean IDAE

Siguenos en Youtube
Siguenos en Vimeo
Siguenos en Twitter
Siguenos en Wordpress
Infomación IDAE
Regístrate

Itsasoko energia eolikoa

Itsasoko instalazio eolikoek lurreko instalazioekin alderatuta abantailatsuak diren ezaugarri bereizgarriak dituzte, nagusi, honako hauek:

Itsasoko baliabide eolikoa itsasertzetakoa baino handiagoa da.

Itsasoan duten kokapena dela eta, begizko inpaktua eta inpaktu akustikoa lurreko parke eolikoena baino txikiagoa da eta, horri esker, dagoen baliabide eolikoa gehiago ustiatu daiteke, makina handiagoekin eta pala-geometria eraginkorragoen erabilerarekin. Era berean, itsasoaren azaleko zimurtasun txikiagoak dorre-altuera txikiagoak erabiltzea ekartzen du.

Eraikuntza, muntaketa eta mantentze-lanetako faseetan enpleguaren sorrera handiagoa ekartzen du, instalatzeko eta ustiatzeko konplexutasun handiagoa dela eta.

Itsas gune mistoetan txertatzeko aukera.

Hala eta guztiz ere, itsasoko instalazio horiek garapena mugatzen dieten  desabantaila esanguratsuak dituzte lurrekoekin alderatuta: azpiegitura elektrikoen falta; ingurumen-baldintza gogorragoak; baliabide eolikoen ebaluazio konplexuagoa eta garestiagoa eta, batez ere, inbertsio-ratio eta esplotazio-gastu handiagoak, itsas zabalean eraikitzeko eta zimenduak jartzeko, garraiatzeko eta muntatzeko beharrezkoak baitira teknologia espezifikoak, urpeko sare elektrikoen lineak eta eragiketa- eta mantentze-lanak.

Itsasoko aerosorgailuen unitate-potentzia lurreko turbinena baino handiagoa da. Gaur egun Espainiako itsasertzean instalazio eolikorik ez dagoen arren, baliteke hamarkada honetan itsasertzean kokatutako lehen aerosorgailuek 4 MW gainditzea, kokapenen ustiapen hobea ahalbidetuz.

2010. urtearen amaieran munduan dauden itsasoko parke eolikoen batez besteko sakonera (Europa Iparraldeko itsasoetan ia guztiak) 20 m baino gutxiagokoa da. Salbuespenez, merkataritza-parke zehatzen batek 50 m-ko sakonera arin gainditzen du eta hori har daiteke egungo teknologiaren muga batimetrikotzat, Espainian 2020. urtera arte jarritako merkataritza-parke eoliko ia guztietarako.

Ziur asko, itsasoko instalazioen erronkarik handiena zimenduak jartzeko kostuen murrizketa izango da aurrerantzean ere; hainbat motatakoak daude: pilotatze bakarrekoa, tripodea, grabitatezkoa eta flotatzailea. Pilotatze bakarrekoak sakontasun ertaineko (25 metro arte) uretan gehien erabilitakoak dira, grabitatezkoak sakonera txikietan (5 metro baino gutxiago) erabiltzen dira eta tripodezkoak sakonera handiagoetan (50 metro arte). Bestalde, aerosorgailuak ur sakonetan jartzeko plataforma flotatzaileen merkataritzako bideragarritasuna oraindik ikusteko dago, bideragarritasun teknikoa frogatu duen instalazio esperimentalen bat dagoeneko badagoen arren.
 



Itsasoko instalazio eolikoek lurreko instalazioekin alderatuta abantailatsuak diren ezaugarri bereizgarriak dituzte.


RSS CSS onargarriak adierazrten dituen W3C logoa XHTMLa onargarria dela adierazten duen logoa
© IDAE Energia Dibertsifikatu eta Aurrezteko Institutua. Madera kalea, 8 - 28004 Madril - Tel. 913 14 66 73
Espainiako GobernuarenEnergia, Turismo eta Agenda Digital Ministerioaren