Edukien bilatzailea hauen artean IDAE

Siguenos en Youtube
Siguenos en Vimeo
Siguenos en Twitter
Siguenos en Wordpress
Infomación IDAE
Regístrate

Energia Aurrezteko eta Eraginkortasunez Erabiltzeko Estrategiaren 2008-2012rako Espainiako Ekintza Plana

Ministroen Kontseiluak 2007ko uztailaren 20an onartu zuen Energia Aurrezteko eta Eraginkortasunez Erabiltzeko 2004-2012rako Estrategiaren 2008-2012 aldirako Ekintza Plana.

Planari esker, 87,9 milioi tona petrolio-baliokide aurreztuko dira (Espainian 2006an kontsumitutako lehen mailako energiaren % 60ren baliokidea) eta atmosferara 238 milioi tona CO2 gutxiago isuriko dira.

7 sektoretan egiten da ahalegina; industrian, garraioan, eraikuntzan, zerbitzu publikoetan, etxeko ekipamenduan eta ekipamendu ofimatikoan, nekazaritzan eta energiaren transformazioan. Horrez gain, sektore bakoitzarentzako neurri zehatzak finkatzen ditu.

Herri-administrazioek 2.367 milioi euroko ekarpena egiten diote Planari; E4, Energia Aurrezteko eta Eraginkortasunez Erabiltzeko Espainiako Estrategian 2008-2012rako adierazitakoa baino % 20,2 gehiago.

59 ekintza daude identifikatuta. Horietatik 36 pizgarri ekonomikoen bidez gauzatzen dira; 3 ekimenak sustatzeko dira, komunikazio-plan orokor bat ere egiten delarik; 4 neurri erabiltzaileak eta merkatuko eragileak trebatzera zuzenduta daude. Horrez gain, neurri batzuen baitan lege mailako 16 jarduera ere egingo dira.

Ekintza Plan honen bidez, Gobernuak indartu egingo du 2005-2007rako Ekintza Planean egindako ahalegina eta indartu egingo ditu energia eraginkortasun handiagoz erabiltzeari dagokionez emaitza bikainak eman dituzten neurriak.

Helburu estrategikoak:

Energia aurreztea eta eraginkortasunez erabiltzea ekonomiaren hazkunderako eta gizartearen ongizaterako tresna direla onartzea.
Gizartean energia aurreztearen eta eraginkortasunaren inguruko jakintza hedatzeko baldintza egokiak sortzea estrategia nazional guztietan eta, bereziki, Klima Aldaketaren Espainiako Estrategian.
Merkatuko lehiakortasuna sustatzea energiaren aurrezpena eta eraginkortasunez erabiltzea ardatz hartuta.
Energia aurrezteari eta eraginkortasunez erabiltzeari dagokionez, Espainiak duen abangoardiako kokapena indartzea.


PAE4+ hau Energia Eraginkortasunez Erabiltzeko Ekintza Planean txertatuko da erkidego mailan eta, horrela, erantzun bat emango zaie Espainiatik, alde batetik, 2016an energia % 9 aurrezteko guztien ahalegina eskatzeko CE 2006/32 Zuzentarauak ezarritako konpromisoari eta, bestetik, anbizio handiagoko helburu bati; 2007ko martxoaren 9an Europako Kontseiluak hartutako erabakian agertzen denari, hain zuzen: 2020an energiaren aurrezpena % 20koa izatera iristea.

Energía Aurrezteko Plana: 31 neurri



ATXIKITAKO AGIRIAK (Beste orri baten irekiko dira)

2008-2012rako Ekintza Plana (PAE4+) 2005-2007an egindakoaren jarraipena da.


RSS CSS onargarriak adierazrten dituen W3C logoa XHTMLa onargarria dela adierazten duen logoa
© IDAE Energia Dibertsifikatu eta Aurrezteko Institutua. Madera kalea, 8 - 28004 Madril - Tel. 913 14 66 73
Espainiako GobernuarenEnergia, Turismo eta Agenda Digital Ministerioaren