Edukien bilatzailea hauen artean IDAE

Siguenos en Youtube
Siguenos en Vimeo
Siguenos en Twitter
Siguenos en Wordpress
Infomación IDAE
Regístrate

Geotermika

Energia geotermikoa

Energia geotermikoa gutxien ezagutzen denetako energia-iturri berriztagarria da, lurrazalaren azpian metatzen da eta sumendi, ur termal, fumarola eta geyserrekin lotzen da.


Hau da, jatorria eguzki-erradiazioan duten gainerako energia berriztagarriak ez bezala –zuzenean eguzki-energia termikoa eta fotovoltaikoa edo zeharka eolikoa, hidroelektrikoa eta biomasa–, energia geotermikoa Lurraren barrualdeko berotik dator; batetik, isotopo erradiaktiboen desintegraziotik elikatzen den beroa da eta, bestetik, Lurra osatzen duten geruzen arteko mugimendu bereizgarrietatik eta kanpo-nukleoaren kristalizazioaren bero sorretik elikatzen dena.

Lurreko azalera guztia kontuan hartuta, barrualdetik heltzen zaigun potentzia geotermiko totala 4,2 x 1.012 J-ekoa da. Energia kopuru izugarria da, baina gizakiak horren zati bat baino ezin du erabili.

Hortaz, energia geotermikoa, zentzurik zabalenean, lurrak barruko geruzetatik lurrazaleko zatirik kanpokoenera transmititzen duen bero-energia da.

Hortaz, baliabide geotermiko deritzo lurraren barrualdetik askatu eta gizakiak baldintza tekniko eta ekonomikoetan ustiatu dezakeen bero zatiari. Erabilerak eta aplikazioak zehaztuko dituen fluido geotermalaren tenperaturaren arabera sailkatzen da. Hortaz, geotermiaren helburua lurraren barrualdeko bero-energia hori ustiatzea da.

Tenperatura handiko baliabide geotermikoak elektrizitatearen produkziorako erabiltzen dira nagusiki; tenperatura handiko hobien kasuan (100-150 ºC baino gehiago). Hobiaren tenperatura energia elektrikoa sortzeko nahikoa ez denean, aplikazio nagusiak termikoak izango dira, industriaren, zerbitzuen eta bizitokiaren sektoreetan. 100 ºC azpiko tenperaturen kasuan, zuzenean edo bero-ponpa geotermikoaren bidez ustiatu daiteke (berokuntza eta hozketa). Tenperatura oso baxuko baliabideen kasuan (25 ºC azpitik), klimatizaziorako eta ur beroa lortzeko erabiliko da.


Orain arte, energia horren erabilera munduan baldintza geologikoak oso mesedegarriak ziren eremuetara mugatuta egon da. Ekipamenduetan egindako egungo aurrerapen teknologikoei eta prospekzioan eta zulaketan egindako hobekuntzei esker, gaur egun duela urte batzuk elektrizitatea sortzeko beharrezkoa zena baino askoz ere tenperatura baxuagoetako  baliabide geotermikoetatik elektrizitatea sortzeko teknologia du geotermiak eta hobia sortzeko gizakiaren zuzeneko esku hartzea beharrezkoa den “areagotutako hobien” (EGS) sorrera artifizialerako; horrek tenperatura handiko geotermiari etorkizuneko potentzial handia ekartzen dio.

Energia geotermikoa energia ustiatzeko modu iraunkorra da, oraina eta etorkizuna dituena, bai berme handiko hornikuntza energetikoaren ikuspegitik, bai ikuspegi termikotik, eraginkortasun energetiko handiko alternatiba gisa, berokuntzako eta hozketako ohiko sistemen aurrean.

Enlaces externos de interés:

Potencial Geotérmico en España

Energia geotermikoa, zentzurik zabalenean, lurrak barruko geruzetatik lurrazaleko zatirik kanpokoenera transmititzen duen bero-energia da


RSS CSS onargarriak adierazrten dituen W3C logoa XHTMLa onargarria dela adierazten duen logoa
© IDAE Energia Dibertsifikatu eta Aurrezteko Institutua. Madera kalea, 8 - 28004 Madril - Tel. 913 14 66 73
Espainiako GobernuarenEnergia, Turismo eta Agenda Digital Ministerioaren