Edukien bilatzailea hauen artean IDAE

Siguenos en Youtube
Siguenos en Vimeo
Siguenos en Twitter
Siguenos en Wordpress
Infomación IDAE
Regístrate

Eolikoa

Espainiako atlas eolikoa

Eguzkitik datorren energiaren % 2 inguru haize atmosferikoen energia zinetiko bilakatzen da. Energia horren % 35 geruza atmosferikoan desagertzen da, lurzorutik kilometro batetara soilik. Gainerakoaren ausazkotasuna eta sakabanatzea dela eta, herena soilik erabili ahal izango litzatekeela jotzen da, munduko lehen mailako energiaren egungo kontsumoa 10 bider hornitzeko nahikoa izango litzatekeena. Hortik dator duen indar eta interes izugarria.



Energía eólica. Aerogenerador

Gaur egun, haizea aprobetxatzeko ohiko modua ardatz horizontaleko aerosorgailuak erabiltzea da. Aerosorgailu bakoitza haizealdeko errotoreaz osatuta dago funtsean; hazieraren energia hartu eta errotazio-energia mekaniko bilakatzen duten diseinu aerodinamikoko hiru besoz hornituta egon ohi da. Errotaziozko mugimendua ardatzaren eta hainbat etapa biderkatzaileren bidez transmititzen da sorgailura –oro har, sinkronoa edo asinkronoa bi bider elikatuta– eta horren funtzioa energia elektrikoa sortzea izango da. Aipatutako elementuak gondola edo bastidorearen gainean kokatzen dira eta hori, aldi berean, dorreak edo fusteak eusten du.

Parke eolikoak, bai lurrean, bai itsasoan, haizearen energia zinetikoa hartu eta energia elektriko bilakatzen duten hainbat aerosorgailuz osatuta daude. Aerosorgailu bakoitzak sortutako energia elektrikoa, erdi tentsioan, oro har, lur azpitik tentsioa areagotzen duen estazio eraldatzailera garraiatzen da eta, ondoren, ebakuazio-bideari esker banaketa- edo garraio-sarean injektatzen da, emandako konexio-puntuan.

Aerosorgailuak lerroetan jarri ohi dira, nagusitzen den haizearen noranzkoarekiko perpendikularki, bata bestetik hiru errotore-diametroko distantzian bananduta. Bereizketa horrekin makina bakoitzak haizean eragindako turbulentziek gainerako aerosorgailuei eragitea eragotzi nahi da. Hori dela eta, aerosorgailuen zerrenda paraleloen arteko tartea zazpi errotore-diametro baino gehiagokoa izan ohi da.

Bestelako aeroturbina batzuk ere badaude, tipologiaren arabera: ardatz bertikalekoak, bi besokoak, beso anitzekoak eta haizealdeko errotoredunak. Horrez gain, oso tamaina desberdinetakoak daude: diametro bat baino gutxiagoko eta 1 kilowatt baino gutxiagoko potentziako aerosorgailu txikietatik hasi eta 100 m baino gehiagoko diametroko eta 5.000 kW baino gehiagoko potentzia nominala duten makina izugarrietaraino; lurrean barrualdera, kostaldean edo itsasoan kokatutakoak daude.
Elektrizitatea eskala handian sortzeko, isolatutako etxebizitzak elektrizitatez hornitzeko, ura ponpatzeko edo etorkizun hurbilean hidrogenoa sortzeko edo itsasoko ura gatzgabetzeko erabiltzen dira.


Sotaventoko Parke Eoliko Esperimentala (Coruña): Sotaventoko Parke Eoliko Esperimentalari buruzko informazio gehiago web orrialdean topa dezakezu.
 

Proiektu-eredua:

Sotaventoko Parke Eoliko Esperimentala (A Coruña): Sotaventoko Parke Eoliko Esperimentalari buruzko informazio gehiago web orrialdean topa dezakezu.





RSS CSS onargarriak adierazrten dituen W3C logoa XHTMLa onargarria dela adierazten duen logoa
© IDAE Energia Dibertsifikatu eta Aurrezteko Institutua. Madera kalea, 8 - 28004 Madril - Tel. 913 14 66 73
Espainiako GobernuarenEnergia, Turismo eta Agenda Digital Ministerioaren