Edukien bilatzailea hauen artean Enpresaren izena

Siguenos en Youtube
Siguenos en Vimeo
Siguenos en Twitter
Siguenos en Wordpress
Infomación IDAE
Regístrate

Garraioa


Garraioa da Espainian energia gehien kontsumitzen duen sektorea. Energia-kontsumo guztiaren  % 39 garraioari dagokio. Nabarmentzeko modukoa da autoek bakarrik Espainian kontsumitzen den energia guztiaren % 15 inguru kontsumitzen dutela.

IDAE, Energia Aurrezteko eta Eraginkortasunez Erabiltzeko Espainiako 2004-2012rako Estrategiaren (E4) eta 2008-2012rako Ekintza Planaren harira, hainbat proiektu eta jarduera egiten ari da pertsonen eta salgaien mugikortasunean energia eraginkortasunez erabiltzen eta dibertsifikatzen laguntzeko. Batez ere errepideen alorrean ari dira lan horiek gauzatzen, errepideetan kontsumitzen baita garraio-sektorean kontsumitutako energiaren % 80 inguru. Gainera, teknologiari, antolaketa-proposamenei, araudi-proposamen berritzaileei, kontzientziazioa indartzeari eta enpresei eta herritarrei informazioa emateari dagokienez berritzaileak diren beste proiektu batzuetan ere hartzen du parte; betiere, garraio-sektorean arrazoizkoak ez diren energia kontsumitzeko ohiturak hobetzeko.

Sektoreak hainbat diziplina hartzen dituenez, jarduera horiek hainbat administraziorekin (Estatuko Administrazio Orokorra, Erkidegokoa eta Tokikoa), enpresa-elkarteekin, erakunde sozialekin eta sektoreko enpresekin elkarlanean gauzatzen dira.

IDAEk, gainera, modu aktiboan hartzen du parte Europar Batasunak sustatutako garraioari buruzko proiektu eta jardueretan eta EnR (Europako Energia Agentzien Elkartea) lantaldeetan eta Energiaren Nazioarteko Agentziaren lantaldeetan.

Garraioaren sektorean energia eraginkortasun handiagoz erabiltzeko, hiru motatako neurriak hartu behar dira:

Garraio-moduak aldatzera bideratutako neurriak: batez ere, garraio motordun indibidualetatik, garraio-modu iraunkorragoetara: oinez ibiltzea, bizikleta eta garraio kolektiboa. Atal honetako jarduera nagusiak hirietako mugikortasun iraunkorrerako planak (hiri eta metropolietan) eta lanerako garraiobideei buruzko planak (lan arloan) sustatzea, eta bizikleta publikoen sistemak, lotura-zerbitzuak eta garraio kolektiboko zerbitzu espezifikoak sustatzea. 

Garraio-flotak berritzea sustatzeko neurriak:  ohiko auto-teknologien ordez eraginkorragoak diren bestelako teknologiak eta/edo erregaiak erabiltzea sustatzea: ibilgailu hibridoak, elektrikoak, gas natural bidezkoak eta petrolioaren gas likidotu bidezkoak. Ohiko ibilgailu eraginkorren erosketa ere sustatu egiten da: A motakoak (Espainian saltzen diren ibilgailu berrien kontsumoari eta isuriei buruzko datu-basea). 

Garraiobideak neurriz erabiltzea sustatzeko neurriak: eraginkortasunez gidatzeko teknikak aplikatzea garraiobideetan, garraio-flotak eraginkortasunez kudeatzea eta autoa partekatzeko ohitura eta ibilgailuen alokairua (car-sharing) sustatzea.

IDAEk modu aktiboan hartzen du parte sektoreko elkarte, foro eta lantaldeetan. Ekimenak sustatzen ditu eta bere iritzia eta laguntza eskaintzen ditu talde horietan egiten diren jardueretarako. 

IDAEk nazioarteko proiektu eta jardueretan ere hartzen du parte; garraioaren sektoreko energia-eraginkortasunarekin lotutakoetan, hain zuzen. Hona hemen horietako batzuk:

EnR Garraioa lantaldea (Europako Energia Agentzien Elkartea)

Energiaren Nazioarteko Agentziaren Implementing Agreement ibilgailu hibridoak eta elektrikoak ezartzeko (IA-HEV)

Energiaren Nazioarteko Agentziaren Implementing Agreement erregai alternatiboak ezartzeko (IA-AMF Advanced Motor Fuels).

MINETUR lankidetza gobernuak ibilgailu elektrikoa sustatzeko abian jarritako “Electric Vehicle Initiative (EVI)” ekimenean.

Informazio gehiago hemen: IDAEren Garraio Saila


Garraioa da Espainian energia gehien kontsumitzen duen sektorea. Energia-kontsumo guztiaren % 30 garraioari dagokio.


RSS CSS onargarriak adierazrten dituen W3C logoa XHTMLa onargarria dela adierazten duen logoa
© IDAE Energia Dibertsifikatu eta Aurrezteko Institutua. Madera kalea, 8 - 28004 Madril - Tel. 913 14 66 73
Espainiako GobernuarenEnergia, Turismo eta Agenda Digital Ministerioaren