Edukien bilatzailea hauen artean IDAE

Siguenos en Youtube
Siguenos en Vimeo
Siguenos en Twitter
Siguenos en Wordpress
Infomación IDAE
Regístrate
A +    A -   

Hirugarren Pertsonek Finantzatzea (H.P.F.)

IDAEren zuzeneko inbertsio gehienak Hirugarren Pertsonek Finantzatzea (HPF) izeneko kontratu filosofiarekin gauzatzen dira. Kontratu formula desberdinak deskribatu baino lehen, beharrezkoa da HPF zer den azaltzea, baita bere ezaugarri nagusiak ere:

Proiektu energetikoetako inbertsioetarako irtenbide integratu tekniko eta finantzario bat da: IDAEk proiektua definitzen parte hartzen du, kasu bakoitzean irtenbide teknikorik egokiena ematen du eta proiektuko inbertsioa osorik ala zati batean finantzatzen du. Zentzu horretan, formula hori azken hartzaile edo industrialarentzako ohiko finantzaketak baino aukera interesgarriago bat da.

IDAEk inbertsioa zuzenean egiten du, hortaz, normalean ez da beharrezkoa inbertsioaren azken hartzaile edo industrialak ordaintzea: ondorioz, ez da IDAEk industrialari ematen dion mailegu bat, izan ere, ekipoak IDAErenak dira inbertsioa berreskuratu arte. Beraz, horrela jardunez, industrialak bere zorpetzeko gaitasuna bere horretan mantentzen du, baita bere baliabideak ere, eta horien bere enpresaren barruan beste helburu batzuetarako erabili ahalko ditu.

IDAEk bere inbertsioa berreskuratzen du, etekina barne, eragindako aurrezki energetikoen edo sortutako energiaren bitartez: ondorioz, inbertsioaren amortizazioak industrialari ez dakarkio kostu altuago bat, izan ere, inbertsioa eragin duten instalazioak martxan jartzen direnetik eragindako aurrezki energetikoen edo horiek sortutako energiaren zati batekin hartzen du bere gain.

IDAEk inbertsioa berreskuratu ondoren, instalazioa bezeroaren jabetza izatera igarotzen da: une horretatik aurrera, azken erabiltzaileak aurrezki energetiko guztia edo horiek sortutako energia osoaren onura jasotzen du eta horrez gain, lehiakorragoa izango da orduan bere instalazioak teknologikoki aurreratuagoak eta energetikoki eraginkorragoak izango direlako.

HPFren aldakortasuna proiektuen tipologia desberdinetara egokitzeko: kontratu modalitate batzuek mota desberdinetako proiektuak garatzea eta HPFren filosofia mantentzea ahalbidetzen dute. Hona hemen modalitate horiek.

JARDUERA MODALITATEAK

HPFren lehen adierazitako berezko ezaugarriak mantenduz (proiektuaren definizio tekniko eta finantzarioa, ekipoak eskuratzea, aurrezkietan oinarrituta berreskuratzea, azkenean instalazioak industrialari ematea) kontratu mota desberdinak egon daitezke, horiek honakoak dira... informazio gehiago

IDAE-REN PARTE-HARTZEA INBERTSIO PROIEKTUETAN

El proceso que sigue un proyecto tipo de FPT y la actuación del IDAE en cada una de sus fases son los siguientes... informazio gehiago








RSS CSS onargarriak adierazrten dituen W3C logoa XHTMLa onargarria dela adierazten duen logoa
© IDAE Energia Dibertsifikatu eta Aurrezteko Institutua. Madera kalea, 8 - 28004 Madril - Tel. 913 14 66 73
Espainiako GobernuarenEnergia, Turismo eta Agenda Digital Ministerioaren