Edukien bilatzailea hauen artean IDAE

Siguenos en Youtube
Siguenos en Vimeo
Siguenos en Twitter
Siguenos en Wordpress
Infomación IDAE
Regístrate
A +    A -   

Zerbitzua Alokatzeko Proiektuaren Finantzaketa

Finantzaketa kolaborazio bide honen bitartez, IDAEk alde batetik, aholkularitza eta koordinazio zerbitzuak eskaintzen ditu inbertsio proiektu bateko exekuzio eta ustiaketa fase guztietan, eta bestetik, finantzatu egiten du. Horretarako, bi kontratu formalizatzen dira:

Lankidetza eta zerbitzuak alokatzearen esparruko kontratua

Proiektua finantzatzeko kontratua

Kontratu horiek lotuta doaz eta ezin dira bereizi. Izaera juridiko pribatukoak dira eta legeria Zibila eta Merkataritzakoa aplikatzen zaie.


Zein proiektu motatara dagoen zuzenduta:

Finantzaketa bide hau aldez aurretiko bideragarritasun tekniko eta ekonomikoko analisia daukaten aurrezki, eraginkortasun energetiko eta energia berriztagarrien alorrezko inbertsio proiektuei aplika dakieke.

 



Proposatutako ereduaren abantailak

Sistema irekia: proposatutako kontratuaren eskemak kontratuak, oinarriko eredu batetik abiatuz, proiektu bakoitzaren ezaugarri berezietara egokitzea ahalbidetzen du.

Ordainketa aldakorra: IDAEk instalazioaren errendimendu energetikoaren arabera ordaintzeari esker, sustatzaileak proiektuaren finantzaketa kostuak egokitu ditzake.

Soluzio integrala: sustatzaileak proiektu energetiko bateko inbertsio kostuen % 100eko finantzaketa (BEZ eta tartekoak barne) izatea ahalbidetzen du, eta gainera, horrelako proiektuak garatzean IDAEren aholkularitza teknikoa eta eskarmentua izan dezake.





RSS CSS onargarriak adierazrten dituen W3C logoa XHTMLa onargarria dela adierazten duen logoa
© IDAE Energia Dibertsifikatu eta Aurrezteko Institutua. Madera kalea, 8 - 28004 Madril - Tel. 913 14 66 73
Espainiako GobernuarenEnergia, Turismo eta Agenda Digital Ministerioaren