Dorre-zentralak eta kolektore zilindriko parabolikoak aproposagoak dira tamaina handia duten eta sarera 30 – 200 MW arteko tartean konektatuta dauden proiektuetarako; sistema disko-parabolikoak, aldiz, modularrak dira, eta berdin-berdin erabil daitezke banakako ezarpenetan zein proiektu handietan.
Kolektore zilindro-parabolikoen instalazioek teknologia helduagoa dute, eta, hortaz, leku gehiagotan daude ezarrita. Dorre-zentralek, kostuak murriztuz eta metatze termiko efizienteagoarekin, eguzki-energia bakarrik erabiltzen duten eta efizientzia handia daukaten instalazioak eskain ditzakete. Disko-parabolikoen izaera modularrari esker, neurri txikiko aplikazioetan erabil daitezke.
Dorre-zentraletan, gatz urtuko teknologiaren eraginkortasuna eta mantentze-lanen baldintzak egiaztatu behar dira, baita heliostatoak kostu txikiarekin garatzea ere.
Sistema disko-parabolikoetan, gutxienez motor konbentzional bat garatu behar da, eta kostu txikiarekin garatu behar dira kontzentratzaileak.
Espainian, Almeriako eguzki-plataforma dago, Ingurumen Energien eta Teknologien Ikerketa Zentroarena hori. Horixe da kontzentrazioko eguzki-proiektuak ikertzen eta garatzen dituen erakunde bakarra, eta eguzki-teknologia guztien instalazioak dauzka.