Eraikuntza
Eguneroko bizimoduan, eraikin bat baino gehiago erabiltzen ditugu: hasteko, gure bizilekua eta lantokia; alabaina, beste eraikin batzuk ere erabiltzen ditugu: irakaskuntza-zentroak, osasun-zentroak, kultura-zentroak eta abar. Horietako bakoitzean, gure premiak asebetetzeko energia kontsumitzen da; adibidez: beroketa, hozketa, etxeko ur beroa, aireztapena, argiztapena, egosketa, garbiketa, elikagaien kontserbazioa, ofimatika... Espainian, amaierako energia-kontsumoaren % 20 hartzen du kontsumo horren batuketak. Ehuneko hori, gainera, areagotzen ari da.