BiomassPolicies proiektua (Intelligent Energy Europe)

IDAEk parte hartu du BiomassPolicies proiektuan, zeina Europar Batzordeko Intelligent Energy Europe (IEE) programaren barruan dagoen.

Europan epe laburrera (2020) eta ertainera (2030) bioenergia ekoizteko hornikuntza-kateetan baliabideak ezin hobeto aprobetxatzea lortzeko jarduera efizienteenak zehaztea da proiektuaren xedea. Horretarako, jasangarritasunarekin, efizientziarekin eta lehiakortasunarekin zerikusia duten elementuak hartu dira aintzat, sektorearen garapenean eta nazio- zein eskualde-mailan hiru ezaugarri horiei bidea ematea ahalbidetuko duten mekanismoak zehazteko xedez.

Proiektuak 36 hilabete iraun ditu (2013ko apiriletik 2016ko martxora), eta funtsezko alderdi hauetara bildu gogoa:

Balio-kate nagusiak zehaztea, eskualdeen eta estatu kideen arabera, eta biomasaren erabilera anitzak azaltzea.

Energia Berriztagarrien Ekintza Plan Nazionaletan bioerregaietarako eta biomasaren erabilera termiko eta elektrikoetarako ezartzen diren xedeak lortzea eta, aldi berean, baliabideak beste ezarpen batzuetarako ere (elikagaigintzarako, abeltzaintzarako, askotariko materialen fabrikaziorako) aprobetxatzea ahalbidetuko duen eta, gainera, prozesuen jasangarritasuna ziurtatuko duen jarduera-eskema integratu bat garatzea.

Eremu teknikoari eta jasangarritasunari dagokienez, estatu kideei bioenergia-kate efizienteenak ezagutzea ahalbidetuko dieten txostenak egitea.

IDAEz gain, erakunde hauek ere parte hartu dute:

Energia-agentziak:  AEA (Austria), CRES (Grezia), DENA (Alemania), EIHP (Kroazia), FNR (Alemania), KAPE (Polonia), NL Agency (Holanda), SIEA (Eslovakia). 

Sektoreko elkarteak:  AEBIOM (Europa). 

Ikerketa-zentroak: ECN (Holanda), IINAS (Alemania), Imperial College London (Britainia Handia), Stichting DLO – Alterra (Holanda), VITO (Belgika).

Beste agente batzuk: Rotterdamgo portua (Holanda)

Nazio-mailan egin diren jardueren artean, hauek nabarmendu behar dira: IDAEren egoitzan lau bilera egin dira, sektoreko hainbat eremutako ordezkariekin.

Biomass Policies proiektuko lehenengo workshop nazionala

2013ko azaroaren 4an egin zen, eta hauek izan ziren xedeak:

Dauden baliabideak hobeto aprobetxatzea eta plan nazionaletan ezarritako xedeak lortzea ahalbidetuko duten balio-kateak zehaztea.

Biomasa ezin hobeto erabiltzeko dauden oztopoak zehaztea.

Hautemandako oztopoak deuseztatzen eta balio-kate horiek garatzen lagundu lezaketen jarduerak zehaztea.

 

Biomass Policies proiektuko bigarren workshop nazionala

2014ko urriaren 30ean egin zen, eta gai hauek jorratu ziren:

Proiektuko lanen egungo egoera.

Proiektuan xedatzen den azterketarako aurretik hautatu diren balio-kateak (hiruna herrialdeko).

Biomasaren potentzialei eta kostuei buruzko aurretiazko datuak.

 

Biomass Policies proiektuko hirugarren workshop nazionala

2015eko ekainaren 2an egin zen, eta gai hauek jorratu ziren:

Proiektuko lanen egungo egoera (bereziki, lantalde hauetan: WP2. Value Chains, WP3. Current Policy, WP4. Future Policy Formation eta WP5. National Packages).

Proiektuan xedatzen den azterketarako hautatu diren balio-kateak (potentzialen eta SWOT analisien dokumentuak).

Aurreikusi diren hurrengo jarduerak, arreta berezia jarriz sektoreko agenteek jarduera horien garapenean parte hartzeari.

Parte-hartzeko prozesu baten hasiera eta esparru arautzaile integratua egiteko lanak hasteko planteatu den kontsultaren aurkezpena.

 

Biomass Policies proiektuko laugarren workshop nazionala 

2016ko martxoaren 8an egin zen, gai hauek lantzeko xedez:

Proiektuko lanen egungo egoera (bereziki, lantalde hauetan: WP3. Current Policy, WP4. Future Policy Formation eta WP5. National Packages).

WP3ko Benchmarking lanen emaitzak (egindako txostenaren eta ondorio nagusien laburpenaren aurkezpena).

WP4n garatu den esparru integratuaren aurretiko eskema.

no-alt