"Óscar" etxebizitza-eraikinean inguratzailearen energia-birgaikuntza egitea, Castilla y León etorbidea 15-27, San Sebastián de los Reyes (Madril) helbidean
Author: Carlos F. Ruiz - Architect
Actuacion Pareer Cr...

Actuacion Pareer Crece Edifcio Oscar

Proiektuaren datuak

Kokalekua:   Castilla y León etorbidea 15-27

Udalerria:    San Sebastián de los Reyes 
Probintzia:    Madril
Jabetza:   "Óscar" eraikineko jabekideen komunitatea. 

Arkitektoa:    Carlos F. Ruiz González jauna - Argía Arkitektura eta Kudeaketa

Aurrekariak

2012ko otsailean, eraikinak eraiki zenetik (1991tik) zituen eraikuntzako eta egiturazko hutsuneei irtenbide teknikoa emateko proiektuen lehiaketa mugatu batera deitu zigun San Sebastian de los Reyeseko "Óscar" etxebizitza-eraikineko jabekideen komunitateak. Beste hamasei talderi ere deitu zien.

Eraikinak zazpi atari dauzka, eta etxebizitzak dauzka behe-solairuan eta lehengo, bigarren eta hirugarren solairuetan. Garajea eta trastelekuak sotoan. Eraikuntza bloke irekia da, eta argi-patioak dauzka atari bakoitzean. Pastilla pixka bat kurbatua eratzen du, 165 x 27 metrokoa, eta fatxada luzeak hego-ekialdera eta iparraldera begira daude.  Guztira, 80 etxebizitza daude. 

Hasiera batean, gehiegizko argiek eraikinaren egituran eragindako gezi atzeratuen ondorioz sortatuko arazoak konpontzea zen kontua. Fatxaden egituran eta etxebizitzen barrualdeko parametro bertikal eta horizontaletan jarduera zuzentzaileak, egonkortze-lanak eta konponketak egitea zekarren horrek.

Aurretiko peritu-txostena zen jarduerari ekiteko abiaburua. Bertan, egitura konpontzeko irtenbidetzat proposatzen zen habeen eta solairuen gehiegizko argiak laburtuko zituzten mainel-zutabeak jartzea.

Gure proposamenak Florentino Regalado & A. (CYPE) ingeniaritzaren laguntza eduki zuen, eta irabazi egin genuen, hasierako txostenean aipatzen ziren mainel-zutabeak ordezkatzen zituen irtenbidea proposatu baikenuen: egitura egonkortzeko irtenbidea proposatu genuen, eta, mainel-zutabeen ordez, habeen, zutabeen eta metalezko tiranteen irtenbide mistoa jartzea, trakzioan lan eginez. Garajean zutabeak pilatzea saihesten zuen irtenbideak, eta nabarmen murrizten etxebizitzen barrualdea kaltetzea eta egikaritze-kostuak.

Hain zuzen ere, egitura konpontzeko kostuetan egin zen aurrezpenak ahalbidetu zigun fatxada konpontzeko irtenbide bat proposatzea jabekideei. Irtenbide horretan, gainera, eraikinaren inguratzailearen energia-efizientzia hobetzea jasotzen zen.

Zorionez, energia-efizientziarekin harkorra zen eta sentsibilizatuta zegoen jabetza aurkitu genuen, eta, bideragarritasun ekonomikoko aukerak zein egikaritze-aukeren irizpideak kontuan hartuta, ezar zitezkeen hobekuntza-neurrien gaineko ikerketa abiarazi genuen.

Abiaburuko baldintzen eraginez, etxebizitzen bizigarritasuna ahalik eta gutxien kaltetuz egin behar ziren lanak, jendea horietan biziko baitzen obrek iraun bitartean, etxebizitza zehatzetan eta une oso zehatzetan izan ezik.

Abiaburuko baldintzak

Kanpoko fatxadak eta barruko patioko fatxadak LCVzko kanpo-orri batekin zeuden eginda, arkugaineran zarpiatua hori, 5 cm-ko kamera batekin. Kamera horretan, 40 mm-ko EPSzko isolatzailea zegoen, eta LHSzko danbor-trenkada bat, ate-jantzia eta igeltsuzko luzitua barne.

Energia-eskariaren azterketa egitea izan zen lehenengo urratsa. Horretarako, hiru atari tipologia ezarri ziren, orientazioaren arabera.

Resultado final fachada exterior edificio "Óscar" Resultado final fachada patio interior edificio "Óscar" Resultado final fachada exterior principal edificio "Óscar"

Hasierako egoera

          

Jatorrizko egoeran zegoela egin genuen eraikineko atari-tipoaren energia-efizientziaren ikerketa, Calener-Lider tresnarekin. Hona hemen emaitzak: guztira kontsumitutako energia primarioa 130,7 Kw/hm2-koa zen, eta CO igorpenak 28,7 Kg CO2/m2-koak ziren. Bada, E kalifikazio energetikoa lortu zuen.

Hobekuntza-neurriak erabakitzeko prozesua

INGENIArekin elkarlanean, ingeniaritza horrexekin partekatzen baitugu, sinbiosian, lantokia, eraikineko elementu bakoitzaren hobekuntza energetikorako aukerak ikertu genituen.
Lehentasunen zerrenda bat egin genuen, jarduerak mailakatzeari begira eta horiei aurre egiteko eskuragarritasun ekonomikoan oinarrituta.

Trabajos rehabilitación fachada exterior edificio Óscar Trabajos rehabilitación edificio Óscar Trabajos rehabilitación fachada patio interior edificio Óscar

           Birgaitze-lanak

Bada, kanpoko fatxadetan, patioetako fatxadetan, terrazetan, estalkian eta leihoetan jardutea erabaki zen. 
Jada bazeuden banakako gas-galdaren gaineko jarduerak arrakastarako aukera txikia zuen, etxebizitzen egoera oso ezberdina baitzen: batzuek galdara zaharrak zeuzkaten; beste batzuk berrituta zeuden, baina efizientzia txikia zuten, eta, beste batzuetan, efizientzia handiko kondentsazio-galdarak zeuden.

TAUren zeramikazko irtenbide aireztatu batekin konpondu ziren kanpoko fatxadak, portzelanazko formatu handiko (900 x 450 mm) piezekin, aluminio estrusionatuzko ertzak zituen egituraren gainean. Egitura hori ainguraketa primarioen bidez finkatu zen hormigoizko forjaketaren aurrean, eta bigarren mailako ainguraketen bidez finkatu zen fatxadaren orrira, altzairu herdoilgaitzezko piezez egindako euskarria zuten grapekin, 80 mm-ko PUR isolamenduarekin eta 35 Kg/m3-ko dentsitatearekin, LCVaren gainean proiektatuta.

Arreta berezia jarri zen leihoen azpaduren eta leihozangoen bereizmenean, zubi termikoak eta aire-sartzeak murrizteko xedez.

Barruko patioen fatxadei dagokienez, Baumit markako SATE motako irtenbidera jo genuen, finkapen kimiko eta mekanikoa zuen EPS isolatzaile batekin eta "Nanoport" akaberarako ehundura auto-garbitzaile batekin.

Bestalde, etxebizitza guztietako leihoak aldatu ziren. Horien ordez, RPT aluminio lakatuzko arotzeria eta beira hirukoitzeko kristalak jarri ziren, Planilux 6/16mm/Securit 4T/16mm/Stadip 4+4 Guardian Sun motako kamera bikoitzarekin eta U= 1,8 W/m2K-rekin. Arku burualtxatuak jarri ziren, isolamendu eta hermetikotasun indartuzkoak horiek, U= 1,0 W/m2K-rekin.

Bestetik, estalki-azpiko isolamendua indartu zen. Horretarako, beirazko 10 cm-ko zuntz-manta jarri zen teilape-trenkaden artean. Hala behar zenean, terrazetako eta patioetako isolamendua berritu zen, XPSzko 40 mm-ko xaflen bidez.

Azkenik, eremu komunetako eta garajeetako argiztapen-instalazioak ere hobetu ziren, LED motako argiak eta presentzia-detektagailu sektorizatuak jarriz.

Amaierako emaitza

Inguratzaileetan egin ziren hobekuntzekin, emaitza hauek lortu ziren atari-tipoko energia-efizientziaren kalkuluetan: guztira kontsumitutako energia primarioa 73,6 Kw/h m2-koa zen, eta CO2-ren igorpenak 16,2 Kg CO2/ m2-koak ziren. Horrela, C kalifikazio energetikoa lortu zen.

Abiaburuko parametroen % 44 aurreztea lortu zen, eta, beroketa-eskaeran, % 53ko aurrezpena lortu zen (% 56koa orientazio txarragoa duten etxebizitzetan).

           

Resultado final fachada exterior edificio "Óscar" Resultado final fachada patio interior edificio "Óscar" Resultado final fachada exterior principal edificio "Óscar"

Amaierako emaitza

Azken neguan egoiliarrekin edukitako elkarrizketetan egiaztatu ahal izan dugunez, gas-kontsumoa kalkulatutako neurrian (antzeko neurrian, inoiz ez gehiago) murriztu zen aurreko neguarekin alderatuta. Ikerketa zorrotza ez den arren, jabeek etorkizunera begirako inbertsio ona egin dutelako ideia indartzea ekarri du jarduerak, eta, horretaz gain, ekarpen handia egin zaie bai jasangarritasunari, bai kutsatzaileen igorpenen murrizketari.

 

Fitxa teknikoa.

Datu tekniko eta ekonomikoak. PAREER-CRECE laguntzen programaren jarduera, Madrilgo San Sebastián de los Reyeseko "Óscar" eraikinean.

Eraikinari energia-ziurtagiria egin zioten birgaiketa egin aurretik eta gero, CALENER-LIDER erramintaren bidez, eta emaitza hauek lortu ziren:

Inguratzailea birgaituta, E energia-mailatik C energia-mailara igaro da eraikina CO2-ren igorpenei dagokienez.

Amaierako energian, % 44 aurreztu da.

Eraikineko beroketa-eskaeran, % 53ko murrizketa lortu zen (% 56koa orientazio txarragoa duten etxebizitzetan).

Egindako inbertsioa edo "kostu aukeragarria":

1.059. 692 €

PAREER-CRECE programaren diru-laguntza

240.000 € (% 22,6)

Obra amaitu zen eguna:

2017-07-17

(IDAEren datuak)

Zerikusia duen informazioa:

Información relacionada

035 – Mejora de la envolvente térmica en un edificio de viviendas existente. Actuación del Programa de ayudas PAREER-CRECE en el Edificio "Óscar"

Vista panorámica del edificio de viviendas