Frío comercial e industrial
As aplicacións do frío son moi importantes para o desenvolvemento humano, están plenamente implantadas na nosa contorna e son imprescindibles para a nosa subsistencia cotiá

Hozketa-ekoizpena eta horren erabilera behar-beharrezko teknika da egunerokotasunean iraun dezagun eta garatu gaitezen; hala ikus dezakegu inguratzen gaituzten jarduera industrial, hirugarren sektoreko jarduera eta etxeko jarduera ia guzietan. Instalatutako hozketa-potentziaren eta -gaitasunaren arabera, industria-jarduera gailentzen zaie hirugarren sektoreari eta etxeko jarduerari; eta, hor, industria kimikoaren, farmazeutikoaren eta mekanikoaren aurretik dago nekazaritzako elikagaien sektorea.

Aipatu ditugun sektoreetarako, hozketa-teknika da ekoizpen-kateetako jarduera sentikorrenetako bat, bai funtzionamenduari eta kargen aldaketei eman behar dien fidagarritasun-mailagatik, bai energia-kontsumo handia eragiten duelako.

Hozketa-ekoizpenak, zalantzarik gabe, interes handia pizten du teknika hori bizitzen ari den aurrerapen teknologikoen eta legegintzakoen aurrean. Egungo instalazioek energia aurrezteko eta hobetzeko duten ahalaren aurrean jardun behar da, beraz. Instalazio horiek birgaituta, etekin energetiko eta ekonomiko handia aterako dute horien titularrek eta herrialdeak berak. 

Jarduera horiekin, zaharkituta geratu diren konprentsio-ekipoak ordezkatuko dira; izan ere, teknologikoki aurreratuagoak diren makinak dauzkagu gaur, energia aurrezteko gaitasun handia dutenak. Hainbat arrazoik eragiten dute ekipo berriek energia gehiago aurreztea; hala nola, zerbitzuaren eskariaren aldaketei egokitzeko gaitasuna daukate (etapa-aniztasuna, kondentsazio- edota lurrunketa-tenperaturen aldaketa); kontrol-, erregulazio- eta monitorizazio-sistema berriak jarri dira, eta hozteko fluxu berriak sortu dira, eskakizun espezifikoak dituztenak. Ikuspuntu teknikotik begiratuta, interes handiko kontuak dira horiek.

 

no-alt
no-alt