Conecta bioENERGIA

2015eko otsailaren 17an, IDAEk eta AVEBIOMek (BIOMASAREN BALORAZIO ENERGETIKORAKO ESPAINIAKO ELKARTEAK) lankidetza-hitzarmena sinatu zuten, eraikuntzan biomasa termikoa erabiltzeko aukeren ahal teknikoak, integraziokoak, ekonomikoak eta finantzarioak herritarren artean hedatzeko xedez.

Hedapen-lanak egiteko, dibulgaziozko hamar erakusketa egin ziren (hiru egunekoak guztiak) hainbat hiritan; hala nola, Valladoliden, Vitoria-Gasteizen, Logroñon, Guadalajaran, Burgosen, Meridan, Leonen, Ourensen, Oviedon eta Santanderren. Emaitza oso ona izan da, askotariko profil publikoak bildu baititu: familia bakarreko etxebizitzen jabeak, jabekideen komunitateak, biomasa-ekipoen erabiltzaileak, tokiko instalatzaileak, bioerregaien fabrikatzaileak, arkitektoak, etxebizitzen sustatzaileak eta finken administratzaileak.

Erakusketek arrakasta handia eduki zutenez, hitzarmena luzatzeari ekin zitzaion 2015eko abenduan, dibulgaziozko erakusketak beste zortzi hiritan egiteko. 2016ko martxoan, Iruñea eta Mollerusa bisitatu ziren, eta, apirilean eta maiatzean, Segovia eta Salamanca, hurrenez hurren. Udaren ostean, beste lau hiri espainiarretan egingo dira erakusketak.

 

no-alt
no-alt