Nekazaritza eta arrantza
NEKAZARITZA
Efizientzia energetikorako neurriak ezartzeko egiten du lan IDAEk, energia-kontsumoa (kostuak eta igorpenak) areagotu izanak nekazaritza-jardueran dituen eragin negatiboak murrizteko xedez. Xede hori lortzeko nahian, sektoreko energia-indizeetan eragin zuzen eta nabarmena eduki dezaketen ekintza giltzarri batzuk ezarri nahi ditu.
Hauek dira ekintza horiek:
- Efizientzia energetikoan prestatzeko eta informatzeko mekanismoak garatzea.
- Nekazaritzako traktoreen parke nazionala modernizatzeko plana egitea, energia-efizientziarako irizpideak barne hartuta.
- Ureztapen-sistemen ordez sistema efizienteagoak ezartzeari lagunduko dioten ekimen arautzaileak abiaraztea.
ARRANTZA
IDAEk laguntza teknikoa eta ekonomikoa ematen dio Peixe Verde proiektuari.
Honako hau da proiektu horren azken helburua: arrantzak energia-efizientziarako irizpideak txerta ditzala bere garapen eta kudeaketan, bideragarritasunerako, igorpen kutsakorrak murrizteko eta lehiakortasuna hobetzeko oinarrizko irizpide gisara.

