Garraio-xedeak dituzten bioerregaiak eta beste erregai berriztagarri batzuk erabiltzea sustatzeko mekanismoa ezartzen duen urriaren 9ko ITC/2877/2008 AGINDUAREN 2. artikuluan jasotzen den definizioaren arabera, garraiorako erregai likido edo gaseosoak dira bioerregaiak, biomasatik abiatuta ekoitzitakoak.
Agindu horretan adierazten denez, nekazaritzatik (landare- edo animalia-jatorriko substantziak barne hartuta), basogintzatik eta horiei lotutako industrietatik datozen produktuen, hondakinen eta hondarren zati biodegradagarria da biomasa, bai eta industriako eta udalerrietako hondakinen zati biodegradagarria ere.
Bioerregai nagusiak
Mundu-mailan zein estatu-mailan, beren merkataritza-garapenari begiratuta, gaur egun hauek dira bioerregai nagusiak:
Bioetanola, nekazaritzako produktuetatik edo landare-jatorriko produktuetatik abiatuta ekoizten den alkohol etilikoa, bere horretan erabiltzen dena edo erabili aurretik kimikoki aldatu edo eraldatu dena.
Biodiesela, animalia- edo landare-jatorria duten koipeetatik abiatuta ekoizten den ester metiliko edo etilikoa.
Hidrobiodiesela (HVO esaten zaio baita ere, Hydrotreated Vegetable Oil esapidearen ingelesezko siglengatik), bai horretarako unitateetan, bai findegietan batera prozesatzeko teknologien bidez, landare-olioak edo animalia-koipeak hidrogenoarekin tratatzearen ondoriozko hidroerregaia.
Datozen urteetan, gaur egun garraiorako erregaien merkatu nazionalean ez dauden beste bioerregai batzuek, biogasak (biomasaren digestio anaerobikoak sortutako erregai gaseosoak) adibidez, edo bioerregai sintetikoek (konbertsio termiko eta katalitikoko teknologien bidez eta biomasatik abiatuta ekoizten diren hidroerregai sintetikoek) nolabaiteko tokia hartuko dute merkatu horretan.
Gaur egun merkatuan dauden bioerregaiak errepideko garraioan erabiltzen dira batez ere. Alabaina, hegazkintza-sektorean gero eta gehiago erabiltzen dira, eta biokerosenoa esaten zaie.
Bioerregaien eduki energetikoa
ITC/2877/2008 Aginduaren eranskinak, Energiaren Estatu Idazkaritzaren 2013ko abenduaren 27ko Ebazpenak emandako idazketan, bioerregaien, gasolinaren eta automobilgintzako gasolioaren (dieselaren) eduki energetikoan eta dentsitatean ezar daitezkeen balioak ezartzen ditu.
Erregaia |
Eduki energetikoa bolumenaren arabera (tep/m3) |
Dentsitatea (kg/l) |
Bioetanola |
0,5016 |
0,7778 |
Bio-ETBE |
0,6449 (horren % 37 iturri berriztagarrietatik). |
0,7500 |
Biometanola |
0,3822 |
0,8000 |
Bio-MTBE |
0,6210 (horren % 22 iturri berriztagarrietatik). |
0,7429 |
Bio-DME |
0,4538 |
0,6786 |
Bio-TAEE |
0,6927 (horren % 29 iturri berriztagarrietatik). |
0,7632 |
Biobutanol |
0,6449 |
0,8182 |
Biodiésel |
0,7882 |
0,8919 |
Fischer-Tropsch-en gasolioa |
0,8121 |
0,7727 |
Hidrogenoarekin tratatu den landare-olioa |
0,8121 |
0,7727 |
Landare-olio garbia |
0,8121 |
0,9189 |
Gasolina |
0,7643 |
0,7442 |
Diesela |
0,8598 |
0,8372 |
Aurreko zerrendan sartu diren balioez gain, biogasaren pisuaren araberako eduki energetikoa 50 MJ/kg-koa dela zehazten da.
Oharra: Balioesten denez, tona petrolio baliokide (tep) bat 41,868 gigajoule dira.
Berotegi-efektuko gas-igorpenen murrizketa
Jatorri fosileko erregaiak beharrean bioerregaiak erabiltzen badira, berotegi-efektuko gas-igorpenen bizi-ziklo osoa murrizten da. Ekoizpen-prozesu bakoitzaren arabera murriztuko da gehiago ala gutxiago, eta Energia Berriztagarriei buruzko 28/2009 Zuzentarauak ezartzen duen metodologia erabiliz kalkula daiteke murrizketa-kopurua, bai eta harmonizatutako kalkulu-tresnen bidez ere; adibidez, IDAEren Calcugei tresnaren bidez (berotegi-efektuko gasen kalkulagailua). Bakoitzean kalkula daitezkeen benetako balioak albo batera utzita, berotegi-efektuko gas-igorpenen murrizketa-maila batzuk onartzen ditu 28/2009 Zuzentarauak, bioerregaiak ekoizteko ohiko prozesuei oro har ezarri ahal zaizkienak.
A TAULA: Ohiko balioak (1) eta balio lehenetsiak (2), lurzoruaren erabileran egindako aldaketen ondoriozko karbono-igorpen garbirik gabe ekoitzi diren bioerregaietarako.
Bioerregaia ekoizteko prozesua |
Berotegi-efektuko gas-igorpenen murrizketa, ohiko balioak |
Berotegi-efektuko gas-igorpenen murrizketa, balio lehenetsiak |
Azukre-erremolatxaren etanola |
% 61 |
% 52 |
Gariaren etanola (zehaztu gabeko prozesuaren ondoriozko erregaia) |
% 32 |
% 16 |
Gariaren etanola (lignitoa kogenerazio-instalazioetan egindako prozesuaren erregai gisa) |
% 32 |
% 16 |
Gariaren etanola (gas naturala ohiko galdaran egindako prozesuaren erregai gisa) |
% 45 |
% 34 |
Gariaren etanola (gas naturala kogenerazio-instalazioetan egindako prozesuaren erregai gisa) |
% 53 |
% 47 |
Gariaren etanola (lastoa kogenerazio-instalazioetan egindako prozesuaren erregai gisa) |
% 69 |
% 69 |
Artoaren etanola, ekoizpen erkidea (gas naturala kogenerazio-instalazioetan egindako prozesuaren erregai gisa) |
% 56 |
% 49 |
Azukre-kanaberaren etanola |
% 71 |
% 71 |
Iturri berriztagarrietatik datorren etil-terc-butil-eterraren (ETBE) zatia |
Etanola ekoiztean erabilitako prozesuen berdinak |
Etanola ekoiztean erabilitako prozesuen berdinak |
Iturri berriztagarrietatik datorren terc-amil-etil-eterraren (TAEE) zatia |
Etanola ekoiztean erabilitako prozesuen berdinak |
Etanola ekoiztean erabilitako prozesuen berdinak |
Koltzaren biodiesela |
% 45 |
% 38 |
Ekilorearen biodiesela |
% 58 |
% 51 |
Sojaren biodiesela |
% 40 |
% 31 |
Palma-olioaren biodiesela (zehaztu gabeko prozesua) |
% 36 |
% 19 |
Palma-olioaren biodiesela (olio-errotan metano-bilketa duen prozesua) |
% 62 |
% 56 |
Landare- edo animalia-jatorriko olio erabilien biodiesela (*) |
% 88 |
% 83 |
Hidrogenoarekin tratatu den koltza-olio begetala |
% 51 |
% 47 |
Hidrogenoarekin tratatu den ekilore-olio begetala |
% 65 |
% 62 |
Hidrogenoarekin tratatu den palma-olio begetala (zehaztu gabeko prozesua) |
% 40 |
% 26 |
Hidrogenoarekin tratatu den palma-olio begetala (olio-errotan metano-bilketa duen prozesua) |
% 68 |
% 65 |
Koltza-olio begetal garbia |
% 58 |
% 57 |
Hiri-hondakin organikoetatik ekoitzitako biogasa, gas natural konprimatu gisara |
% 80 |
% 73 |
Simaur hezetik ekoitzitako biogasa, gas natural konprimatu gisara |
% 84 |
% 81 |
Simaur lehorretik ekoitzitako biogasa, gas natural konprimatu gisara |
% 86 |
% 82 |
(*) Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2002ko urriaren 3ko 1774/2002 (EE) Erregelamenduaren arabera 3. kategoriako material gisa sailkatzen diren animalia-azpiproduktuek ekoitzitako animalia-jatorriko olioa kanpoan dago. Erregelamendu horren bidez, gizakiek kontsumitzeko ez diren animalia-azpiproduktuei ezarri ahal zaizkien osasun-arauak ezartzen dira.
B TAULA: 2008ko urtarrilean merkatuan ez zeuden edo kopuru ezdeusetan zeuden eta lurzoruaren erabileran egindako aldaketen ondoriozko karbono-igorpen garbirik gabe ekoitzi diren etorkizuneko bioerregaietarako balioetsi diren ohiko balioak eta balio lehenetsiak.
Bioerregaia ekoizteko prozesua |
Berotegi-efektuko gas-igorpenen murrizketa, ohiko balioak |
Berotegi-efektuko gas-igorpenen murrizketa, balio lehenetsiak |
Gari-lastoaren etanola |
% 87 |
% 85 |
Egur-hondarren etanola |
% 80 |
% 74 |
Landutako egurraren etanola |
% 76 |
% 70 |
Fischer-Tropsch gasolioa, egur-hondarretatik datorrena |
% 95 |
% 95 |
Fischer-Tropsch gasolioa, landutako egurretik datorrena |
% 93 |
% 93 |
Egur-hondarren dimetil-eterra (DME) |
% 95 |
% 95 |
Landutako egurraren DMEa |
% 92 |
% 92 |
Egur-hondarren metanola |
% 94 |
% 94 |
Landutako egurraren metanola |
% 91 |
% 91 |
Iturri berriztagarrietatik datorren metil-terc-butil-eterraren (MTBE) zatia |
Erabilitako metanola ekoiztean erabilitako prozesuen berdinak |
Erabilitako metanola ekoiztean erabilitako prozesuen berdinak |
Oharrak:
(1) Bioerregaia ekoizteko prozesu zehatz batean berotegi-efektuko gasen igorpen adierazgarrien murrizketaren gaineko balioespena da ohiko balioa. Bioerregaiak erabiltzearen ondoriozko berotegi-efektuko gas-igorpenen murrizketa garbia kalkulatzeko erabil dezakete balio hori estatu kideek, iturri berriztagarrietatik datorren energiaren sustapenean eta erabileran erregistratzen diren prozesuei buruzko txostenean (EErako txostenean) sartu behar baita informazio hori.
(2) Aurretik erabakitako faktoreak ezarriz ohiko baliotik eratortzen dena da balio lehenetsia, eta, ekoizpen prozesu normalekin alderatuta, atalase kontserbadoreak ezartzeko xedez erabiltzen da. 28/2009 Zuzentarauan zehazten diren inguruabarretan, eragile ekonomikoek erabil dezakete balio hori, benetako balio baten ordez.
(3) Bioerregaien berotegi-efektuko gas-igorpenen murrizketari dagokionez, erreferentziazko erregai fosilaren balioa izango da Europar Batasunean kontsumitzen diren gasolinaren eta dieselaren zati fosiletik datozen benetako batez besteko igorpenetarako eskuragarri dagoen azken balioa (98/70/EE Zuzentarauaren esparruan jakinarazten dira batez besteko igorpenak). Datu horiek eduki ezean, 83,8 gCO2eq/MJ-ko balioa erabiliko da.
Informazio gehiago: IDAEren Biomasa eta Hondakin Sailean