Industria-sektorea izan da, tradizionalki, Espainian energia gehien kontsumitu izan duen sektorea. Alabaina, 70. hamarkadan abiarazi ziren aurrezpen- eta efizientzia-neurriek eta prozesu industrialak teknologia berrien bidez hobetu izanak, pertsonen eta salgaien mugikortasuna areagotu izanarekin batera, garraioak industriari tokia kentzea eragin dute.
Funtsean, gure herrialdean kontsumitzen den energiaren % 31 kontsumitzen du sektoreak.
Erregaietan aurrezteko eta horiek ordezkatzeko proiektuak finantzatzeak eta horietan parte hartzeak ezaugarritzen du IDAEk sektore horretan egiten duen jarduera. Ekoizpen-prozesuen efizientzia hobetze aldera egiten du hori, eta lehiakortasuna areagotzen nahiz kutsatzaileen igorpenak murrizten laguntzen du horrek. Bestalde, eta gure herrialdean aitzindari izanik, kogenerazioaren eta trigenerazioaren arloko proiektuak egiten ditu IDAEk.
Era berean, aholkulari teknikoa den heinean, Institutuak proiektuen bideragarritasun-analisiak egiten ditu sektore horretarako.