Titulartasun publikoko edo pribatuko argiztapen-instalazio oro hartzen du kanpo-argiztapenak, bere argi-fluxuak erabilera publikoko toki ireki bat (errepidea, kalea, parkea, apaingarria eta abar) argitzen badu. Instalazio horiek 8.849.839 argi-gune dira guztira, 156 W-ko batez besteko potentziarekin. Espainian, urtean 5.296 GWh elektrizitate kontsumitzea ekartzen du horrek. (Ikusi Espainiako udalerrietako kanpo-argiztapenaren inbentarioari, kontsumoari eta aurrezpen-potentzialari buruzko dokumentu erantsia).
Azken hamarkadetan, gure udalerrien hiri-garapenarekin batera, hazi egin dira bai instalazio-kopurua, bai horien kontsumo elektrikoa; alabaina, une honetan, kanpoko argiztapen-instalazioak aurrerapen teknologikoak eta legegintzakoak bizitzen ari dira, eta inflexio-puntua markatuko dute horiek kontsumoaren joeran. Horrela, bada, kanpoko argiztapen-instalazioen energia-efizientziari buruzko Erregelamenduarekin (1890/2008 Errege Dekretua), LED teknologia sartu izanarekin eta administrazio publikoek Energia Zerbitzuetako Enpresak kontratatzea onartzearekin, gaur gaurkoz gure udalerrien eta errepideen argiztapenean ezagutzen ditugun instalazioak aldatuko direla aurreikus daiteke.
IDAEk esperientzia pilotuak egin ditu Alcorconeko eta Soto del Realeko Udaletan, kanpoko argiztapen-instalazioen energia efizientziari buruzko Erregelamenduaren xedapenetara egokitzeko udalerri horietako kanpoko argiztapen-instalazioak, Energia Zerbitzuetako Enpresen bidez. Bada, esperientzia pilotu horiek eta Efizientzia Energetikorako Nazio Funtsaren eta JESSICA FIDAEren laguntza-programekin abiarazi diren finantzaketa-lerroek ahalbidetu egin dute agerian jartzea instalazio mota horiek kontsumo elektrikoan aurrezteko potentzial handia daukatela. Hauek dira jarduteko eremu nagusiak: argiztapen-maila handiak murriztea, are gehiago gauez; oraingo argien kalitatea hobetzea, efizienteagoak diren eta beren argia argiztapenaren xede ez diren tokietarantz (argi-kutsadura) horrenbeste igortzen ez duten argiekin ordezkatuz horiek; eta instalazioen pizteak eta itzaltzeak erregulatzeko eta kontrolatzeko sistemak ezartzea, goizaldean argi fluxua-murrizteari begira. Gainera, ekonomikoki aurrezteko potentzial horrek, gehien-gehienetan, 6 urtetik beherako itzulketa-aldi sinplea duten inbertsioak egitea ahalbidetzen du, eta hori oso aproposa da Energia Zerbitzuetako Enpresen negoziorako.
Hainbat udalek aurkeztu digute dokumentazioa. Bertan, birgaitze-proposamenak jasotzen dira, beren udalerrietan dauden 700.000tik gora argi-guneetarako. Proposamenen % 97k baino gehiagok jasotzen dute birgaiketan deskarga-lanparak LED teknologiarekin ordezkatzea eta pizteak edota orduen araberako argi-fluxuak erregulatzea. Bada, elektrizitate-kontsumoaren aurrezpena da (batez beste % 65ekoa urtean) birgaiketa horien ondorio energetiko nagusia, argi-gune berrien potentzia aldatu baita (argi-gune bakoitzeko 164 W-tik 58 W-ra jaitsi da batez beste). Bestalde, instalazio gehienek fluxuak erregulatzeko sistemak edukiko dituztela hartu behar da kontuan, eta sistema horiekin are gehiago aurreztuko dela. Hau da, amaierako aurrezpenari balio erantsia ekarriko diote sistema horiek.
Urriaren 18ko 18/2022 Errege Lege Dekretuak, besteak beste, energia-kontsumitzaileen babesa indartzeko neurriak onartzen dituenak, bere I. eranskinean sartzen du 1890/2008 Errege Dekretuaren ITC-EA-01 aldaketa. Kanpoko argiztapen-instalazioetan eraginkortasun energetikoari buruzko araudia eta EA-01etik EA-07rako Jarraibide Tekniko osagarriak, 2008an aurreikusi ez ziren argiztapen-teknologia berriak aintzat hartzeko, kanpoko argiztapen-instalazioen energia-eraginkortasunaren eskaria areagotzeko eta etiketa energetikoa egiteko. herritarrentzat ikusgai, energia-eraginkortasuna sustatuz, kanpoarekiko esposizioa beharrezkoa dela kontuan hartuta.
Guías Técnicas y documentos de interés |
|
Relación de Anexos a los pliegos |
Documento Word |
Guía técnica de la smart city desde el alumbrado exterior (Marzo/2024) |
|
Descargue el PDF aquí | |
Iluminación LED exterior. Guía práctica: diseño y criterios de compra (PremiumLight Pro, proyecto financiado por programa H2020-UE) |
|
Descargue el PDF aquí | |
Requerimientos técnicos exigibles para luminarias con tecnología LED de alumbrado exterior (Noviembre/2022) |
|
Descargue el PDF aquí | |
Protocolo de auditoría energética de las instalaciones de alumbrado público exterior (Abril/2018) |
|
Descargue el PDF aquí | |
Inventario, consumo de energía y potencial de ahorro del alumbrado exterior municipal en España 2017 |
|
Descargue el PDF aquí | |
Iluminando las ciudades. Publicación Comisión Europea (Junio/2013) |
|
Descargue el PDF aquí | |
Proyecto Duero Douro de reforma del alumbrado de 155 ayuntamientos y pedanías |
|
Descargue el PDF aquí | |
Guía técnica de eficiencia energética en iluminación. Alumbrado público (Marzo/2001) |
|
Descargue el PDF aquí |