Eraikuntzaren, industriaren eta nekazaritza eta abeltzaintzaren sektoreetan dauden askotariko premia termikoak hornitzeko xedez eguzki-energia termikoa erabiltzea da baliabide oparo eta autoktono bat aprobetxatzeko modu efiziente eta ekonomikoetako bat, zeina, gainera, doakoa den eta kontsumo-gunean bertan eskuragarri dugun.
Hori erabiliz gero, ordezkatzen dituen eta eskari horiek hornitzen dituzten energia-iturriei dagozkien energia primarioaren kontsumoa eta CO2ren igorpenak murrizten dira. Hortaz, eguzki-energia termikoa erabiltzen duten eraikinen, industrien eta abarren efizientzia energetikoa hobetzen da.
Eguzki-energia termikoaren teknologia heldua da dagoeneko, eta, azken urteotan, asko ezarri da eraikuntzaren sektorean. Egungo garapen teknologikoari eta eguzki-instalazioen fidagarritasun handiari esker, erraz sartzen dira eraikinetan nahiz industrietan.
Eguzki-instalazio termikoek gutxieneko mantentze-lanak behar izatea ahalbidetzen du egungo teknologiak, bai eta urrutiko segimendua egiteko kontrol-sistemak eduki ditzatela ere, segurtasun-arloko eta erabiltzeko erosotasun-arloko berme guztiak eskainiz horrela.



