2013an (2015ean berrikusita), txosten bat argitaratu genuen IDAEren webean. Bertan, IDAEren "Aurrezpen-estrategia eta energia-efizientzia Espainian 2004/2012.- E4" programaren laguntzen barruan argiztapenaren inguruko neurriari heldu zioten udalek egindako energia-ikuskaritzetan ateratako emaitzak jaso ziren.
Agiri horretan, kanpoko argiztapen-instalazioei buruzko datuetatik (argi-guneen kopurua, potentzia instalatua, elektrizitate-kontsumoa eta fakturazioa, besteren artean) abiatuta, ratio batzuk lortu genituen. Bada, ratio horiek Espainian erroldatuta dauden udalerri guzti-guztien gainean proiektatuta, Espainiako udalerrietako kanpoko argiztapenaren argi-guneen kopurua eta energia elektrikoaren kontsumoa balioetsi ahal izan genituen. Hauek dira ratio horiek:
|
IDAEren ratioak |
Espainiako errolda |
Emaitzak |
||||
Udalerriaren tamaina |
kWh/bizt/a |
W/argi-guneko |
Argi-guneak/1000 bizt |
Udalerriak |
Biztanle-kopurua |
Gwh/a |
Argi-guneak |
>75.000 biztanle |
81 |
182 |
108 |
88 |
20.399.147 |
1.653 |
2.209.135 |
40.001 eta 75.000 bizt artean |
118 |
176 |
156 |
76 |
4.239.453 |
501 |
663.381 |
10.000 eta 40.000 bizt artean |
133 |
163 |
209 |
557 |
10.702.913 |
1.429 |
2.237.499 |
<10.000 bizt |
169 |
140 |
298 |
7.391 |
9.859.224 |
1.665 |
2.934.665 |
Espainia oro har |
116,1 |
161,1 |
178,0 |
8.112 |
45.200.737 |
5.247 |
8.044.680 |
Iturria: IDAE. Berak egina.
2015eko maiatzean, udalerrietako kanpoko argiztapen-instalazioak birgaitzeko eta berritzeko proiektuak finantzatzeko lerro bat deitu zuen IDAEk. Horrekin, datu berriak lortzea ahalbidetu ziguten ikuskaritza berriak egin ahal izan genituen, eta, datu horiekin, inbentarioko zifrak berrikusi eta finkatu ahal izan genituen, eta instalazio horiek energia elektrikoa aurrezteko duten ahalmena aztertu.
Udalerrietako kanpoko argiztapen-instalazioak berritzeko laguntza-programa (FNEE 2014-2015)
Udalerrietako kanpoko argiztapen-instalazioak berritzeko laguntza-programaren oinarri arautzaileak eta deialdia argitaratu zituen 2015eko maiatzaren 5eko BOEk. IDAEren Administrazio Kontseiluaren 2015eko martxoaren 24ko Ebazpenaren bidez onartu ziren oinarri eta deialdi horiek. Hasiera batean, 36 milioi euroko aurrekontua zegoen, Energia Efizientzia Energetikorako Nazio Funtsaren (FNEE 2014) kargurakoa. Gero, beste 29 milioi eurorekin zabaldu zen aurrekontu hori, FNEE 2015en kargura. Espainiako udalerrietako kanpoko argiztapena energia-efizientziaren irizpideen pean berritzeko proiektuak finantzatzeko asmoa zuen aurrekontu horrek.
Argiztapena teknologikoki aldatzea sustatzea izan da programaren xedea. Horretarako, argi-efizientzia handiagoko lanparekin ordezkatu dira jada bazeuden lanparak, argien kalitate islatzailea eta norabideari dagokiona hobetu da, argia argiztapenaren xede ez diren tokietara igortzea (argi-kutsadura) murriztu da, eta argi-guneen argi-fluxua erregulatzeko sistemak ezarri dira, gauez argi-fluxu hori herritarren beharren arabera aldatu ahal izateko eta pizteak eta itzaltzeak erregulatu ahal izateko.
Inbertsioa arrazoizko epean berreskuratzea ahalbidetzen du berritze teknologiko horren ondoriozko energia-aurrezpenarekin lortutako errentagarritasun ekonomikoak. Hala ere, behar den inbertsioa hain da altua, udal askok ezin dute egin, aurrekontu nahikoa ez edukitzeagatik.
Hori dela-eta, hamar urte arteko itzultze-epeak dituzten eta interesik gabe itzul daitezkeen mailegu-modalitatean diseinatu zen programa, eta, horri esker, birgaiketa egin eta amortiza daiteke.
Maileguaren zenbatekoak inbertsio aukeragarriaren % 100 har zezakeen, 4.000.000 euro gehienez eta 300.000 euro gutxienez, eta maileguak ezin zezakeen gainditu zehaztutako zenbatekoa (600 € x AG). Adierazi den bezala, interesa % 0,0koa zen, eta amortizaziorako gehieneko epea 10 urtekoa, hasierako 12 hilabeteko gabetasunarekin.
Eskakizun tekniko hauek eskatu dira birgaiketarako:
Argiztapeneko energia elektrikoaren kontsumoa % 30 murriztea gutxienez.
Argiztapen-mailak gaueko ordutegien eta bide moten arabera erregulatzea, herritarren beharrei egokituta.
Kanpoko argiztapen-instalazioen energia-efizientziari buruzko erregelamenduan ezartzen diren manuetara egokitzea jada badauden instalazioak, eta, bide batez, baita tentsio baxurako erregelamendu elektroteknikoan dauden edukietara ere.
Instalazio berrien sailkapen energetikoa A edo B izan behar da.
Argiztapenaren argi-guneen birgaiketak LED teknologia erabiltzea aurreikusten duenean, kontuan hartu beharko da «Kanpo-argiztapenean LED teknologia duten argiak jartzeko eska daitezkeen betekizun teknikoak» dokumentuan ezartzen dena. IDAEk eta Espainiako Argiztapen Batzordeak (CEI) egin zuten dokumentu hori.
Eskatzaileek, beste dokumentu batzuen artean, memoria teknikoa aurkeztu behar zuten. Bertan, udalerriko argiztapenaren egungo instalazioaren deskribapena, ekipoei, instalazioei eta argiztatutako tokiei buruzko datuak eta horien ezaugarriak, kontsumo espezifikoen zein energia elektrikoaren urteko kontsumoak eta kostuak eta birgaiketaren proposamena jaso behar zituzten. Birgaiketaren proposamenak udal-argiztapen osoa edo horren zati bat har zezakeen, eta instalatu nahi ziren ekipoen zenbakizko datuak eta ezaugarriak jaso behar zituen, bai eta proposatutako birgaiketarekin zer-nolako agertokia egotea espero zen ere, edota birgaiketatik eratorritako ondorio energetikoak eta ekonomikoak.
Eta memoria teknikoetan jasotako informazio horrek ahalbidetu digu bere garaian argitaratu genituen datuak eguneratzea. Xede horri begira, laguntza-programa horren bidez lortu ziren emaitzak azalduko ditugu lehenik.
Udalerrietako kanpoko argiztapen-instalazioak berritzeko laguntza-programaren emaitzak (FNEE 2014-2015)
Urtebeteko indarraldia eduki zuen programarako deialdiak, eta behar bezala betetako 124 eskaera aurkeztu ziren, 142 milioi euro inguruko zenbatekoan. Eskaera horietatik, 26 ukatu ziren, oinarrietako betekizunak ez betetzeagatik, eta beste 3k uko egin zioten laguntzari, onartu ondoren. Gainerako 95 eskaeretatik, 65en espedienteak onartu ziren, 64,7 milioi euroko zenbatekoan. Beste 30 itxarote-zerrendan geratu ziren, 65 milioi eurotara mugatuta baitzegoen laguntzetarako funtsa, FNEE 2014ren eta 2015en kargura.
Gaur gaurkoz, itxarote-zerrendak aurrera egin du, eta ez onartu ziren 3 ukoek funtsetan ekarritako liberalizazioagatik bakarrik; izan ere, udalek gutxitu egin dituzte deitutako lehiaketetako esleipenen zenbatekoak, hasiera batean eskatutako maileguaren zenbatekoari dagokionez. Adibidez, beren birgaiketak esleitu dituzten 31 udaletan, % 19,2 jaitsi da zenbateko hori batez beste. (2017-01-11ko datuak)
Eskatutako maileguen zenbatekoa
Programaren oinarriek ezartzen zutenez, eskatzaileek beren birgaiketa-proposamena aurkeztu behar zuten, eta, bertan, egingo zen inbertsioa eta kostu aukeragarria jaso behar zituzten. Inbertsio hori zen laguntza gisa eskatzen zutena, eta, jakina, aurkeztutako birgaiketaren zenbatekoa handiagoa izan zitekeen eskatutako laguntzarena baino. Grafiko honetan, eskatutako maileguen zenbatekoaren profila irudikatzen da.
Hala ere, adierazgarriagoa da hurrengo grafikoa. Bertan, eskaera bakoitzak birgaitu behar diren argi-guneen kopuruaren arabera duen zenbatekoa jasotzen da. Horrekin, udalerriaren tamainak eskatutako maileguen zenbatekoaren gainean duen eragina ikus daiteke. Udalerri eskatzaileen batez besteko tamaina 45.000 biztanlekoa izan da (handienak 787.000 biztanle, eta txikienak 1.100).
Irudikapen horrekin, eskatzaile gehienek beren proposamena argi-gune bakoitzeko 600 euroko mugara egokitu zutela ikus daiteke, eta ratio horretatik abiatuta ezarri zutela maileguaren zenbatekoa, birgaiketan sartutako argi-guneen kopuruaren arabera. Era berean, irizpide hori aintzat hartu ez eta beren eskaeran argi-gune bakoitzeko 600 euroko muga gainditu zuten udalerriak ikus daitezke. Horiei, laguntza ukatu zitzaien, oinarriak ez betetzeagatik.
Eskatzaileen argiztapen-instalazioen tipologia
Aurkeztu ziren udalerrien eta horien kanpoko argiztapen-instalazioen ezaugarriak aztertuta, 4,37 milioi biztanle eta 726.647 argi-gune dituzten herriak biltzen ditu 124 eskatzaileren erakusgai berri horrek. Biztanleriaren eta, aldi berean, Espainiako kanpoko argiztapen-parkearen % 9 da hori.
Taula honetan, ikuskaritzetan argiztapen-instalazioen eta horien energia-kontsumoaren eta -kostuen inguruan eskuratu diren balio nagusiak azaltzen dira (BEZik gabe azken horiek), eta, gero, ikuskaritza bakoitzean atera diren ratio orokor interesgarrienak jasotzen dira. Gorriz markatuta daude biztanleko kontsumitutako energia elektrikoari eta urteko funtzionamendu-orduei buruzko ratioak, bi zifrak komentatuko direlako gero.
Proposatu diren birgaiketen irismena
Udalerri batzuetan, ez dira instalazio guztiak birgaitu; bai laguntza 4 milioi eurotara mugatuta edukitzeagatik, bai zorpetze-gaitasuna mugatzeagatik, bai auzoen zati bateko birgaiketak egiteagatik edo bere garaian egindako jarduerak osatzeagatik. Bada, udalerri eskatzaileetan dauden 726.647 argi-guneetatik 264.045 argi-gune birgaitzea proposatu digute. Argi-guneen % 97an, LED teknologia jarri da, eta ia guztietan sartu da ordutegiaren araberako pizteak edota argi-fluxua erregulatzeko sistema.
Eskatzaileek beren memoria teknikoan adierazi zutenez, elektrizitate-kontsumoaren aurrezpena zen (% 65ekoa urtean) birgaiketa horien ondorio energetiko nagusia. Gure ustez, birgaiketa-proposamenen fasean, kontserbadorea da hori adieraztea, eta aurkeztu diren memorietan argi-gune berrien potentziarako eman den balioari begiratuta ondorioztatzen dugu hori, argi-gune bakoitzeko 164 W-tik 58 W-ra jaitsi baita batez beste; hau da, % 65 horixe bera. Beraz, uste dugu ez dela kontuan hartu instalazio gehienek fluxuak erregulatzeko sistemak edukiko dituztela eta sistema horiekin are gehiago aurreztuko dela. Hau da, amaierako aurrezpenari balio erantsia ekarriko diote sistema horiek.
Balio horiei buruzko eskema dugu hemen, aurreko eta ondorengo balioak jasotzen dituena:
Esleitutako kontratazio-lehiaketak
Lerro hauek idazteko orduan, 31 eskatzailek esleitu dituzte beren argiztapen-instalazioak birgaitzeko lehiaketak. Guztira, 46.087 argi-guneren lizitazioa egon da, kontrataziorako 20.177.941 euroko zenbatekoarekin. Beraz, batez beste, argi-guneko 438 euroko esleipena egon da aurrekontuan.
Zenbateko horretan, IDAEk 19.753.557 euro utziko dizkie azkenean onuradun horiei; izan ere, lehen esan den bezala, onuradun batzuek IDAEri mailegu gisa eskatutako zenbatekoa baino aurrekontu handiagoko obra egin dute, eta, aldi berean, IDAEk amaieran utzi duen zenbatekoa % 19,2 txikiagoa da onuradun horiek beren proposamenetan hasiera batean eskatu zutena baino. Adierazi dugun bezala, eskatzaile asko oinarrietan gehieneko laguntza gisa ezarritakora (600 euro argi-gune bakoitzeko) mugatu baziren ere, lizitazio askotan esleipen-kostu txikiagoa suertatzen ari da. Puntu honetan, adierazi beharra dago onuradun batzuek, beren lehiaketetan jaitsiera ekonomikoa balioetsi eta lehenetsi beharrean, aurreikusitako lizitazio-aurrekontu handienari eustea eskatu dutela, birgaitu beharreko argi-guneak areagotzea balora dezaten eskaintzaileek. Ratio horiek ateratzeko orduan, egoera horiek ere kontuan hartu dira.
31 lehiaketa horien eta lehiaketa horiek IDAEren laguntza-programan eduki duten ondorioen laburpen-taula hau da:
Mantentze-lanen kostuak
Azkenik, eta abian den analisian eragiten ez duen arren, eskatzaileek kanpoko argiztapen-instalazioetan mantentze- eta kontserbazio-lanak egiteko kostuei buruz eman dizkiguten datuak aurkezten dira. Multzoan, 54 udalerriren kostu-adierazpena jaso dugu. Guztira, 455.879 argi-guneko parkea eta urteko 13.724.200 euroko kostua dauzkate; beraz, urteko mantentze-lanetarako kostuaren batezbestekoa 30,1 eurokoa da argi-gune bakoitzeko. (Zifrek BEZa dute barnean).
Urtean, argi-gune bakoitzeko 64,4 euroren eta 3,9 euroren artean gastatzen dira. Kanpo-kontratazioak daude batetik, garestienak, eta segimendu- eta gainbegiraketa-lanez gain, argiak garbitzeko lan erregulatuak egiten dituzte. Bestalde, udalen lana dago, eta mantentze-lan zuzentzaileak egiten dituzte langile propioekin. Grafikoan, adierazpen horien profila irudikatzen da.
Espainiako udalerrietako kanpoko argiztapenaren inbentarioa eta energia-kontsumoa
Bere garaian adierazi zenez, energia-ikuskaritzetan jasotzen den informaziotik abiatuta, biztanleriari, argi-guneen kopuruari, instalatutako potentziari eta instalazio horiek urtean kontsumitzen duten elektrizitateari buruzkoa hori, argiztapen-instalazioen inbentarioa eta horien elektrizitate-kontsumoa zehazteko ratioak eskuratzen dira Espainiaren osotasunerako. Ratio horiek Espainiako udalerrien eta biztanleen erroldan zerrendatuta dauden udalerri guzti-guztietan ezartzea da metodologia.
2013/2015eko inbentarioan, 75.000, 40.000 eta 10.000 biztanleko mailetan multzokatu ziren emaitzak. Ikertu ziren lehenengo udalerrietako biztanleria-multzoak hartuta zehaztu ziren maila horiek, zoriz. Oraingoan, ikuskaritza berriak gaineratu zaizkienez aurretik egindakoei, eta, ondorioz, lagin handiagoa dugunez, multzo horien kopurua zabaldu dezakegu, datu partzialak ez edukitzeagatiko ziurgabetasunik sortzeko beldurrik izan gabe. Zentzu horretan, 75.000, 40.000, 20.000, 10.000 eta 5.000 biztanleko mailak hautatu dira. Horiekin, gure herrialdeko argiztapen-parkearen gaineko ikuspegi uniformeago eta bereiziagoa eduki dezakegu.
|
IDAEren 2017ko ratioak |
Espainiako 2016ko errolda |
Emaitzak |
||||
Udalerriaren tamaina |
kWh/bizt/a |
W/argi-guneko |
Argi-guneak/1000 bizt |
Udalerriak |
Biztanle-kopurua |
Gwh/a |
Argi-guneak |
>75.000 biztanle |
82 |
179 |
120 |
98 |
21.525.605 |
1.760 |
2.588.324 |
40.001 eta 75.000 bizt artean |
112 |
172 |
153 |
77 |
4.204.804 |
471 |
642.952 |
20.001 eta 40.000 bizt artean |
114 |
161 |
189 |
227 |
6.248.522 |
713 |
1.183.382 |
10.001 eta 20.000 bizt artean |
139 |
155 |
229 |
347 |
4.914.991 |
682 |
1.124.529 |
5.000 eta 10.000 bizt artean |
151 |
137 |
280 |
551 |
3.869.029 |
586 |
1.084.126 |
<5.000 bizt |
1.687 |
131 |
384 |
6.825 |
5.794.057 |
1.085 |
2.226.526 |
Espainia oro har |
114 |
156 |
190 |
8.125 |
46.557.008 |
5.296 |
8.849.839 |
Iturria: IDAE. Berak egina, 2017an.
2013/2015eko inbentarioko datuekiko desberdintasuna justifikatzen duten bi ohar eman nahi ditugu emaitza horien gainean.
- Erabili den errolda eguneratuta dago, eta, 2016an, herrialdea % 3 hazi zen, aurretik erabilitako erroldarekin (2008koarekin) alderatuta (errolda hori erabili zen E4ren 2008/2012ko Ekintza Planeko lanak egiteko).
- Lehenengo txostenean adierazi zen bezala, udalerri txikietako informazioa edukitzeak argiztapen-parke handia azaleratzea ahalbidetu du, udalerri handi eta ertainei buruzko informazioarekin egin ziren lanetan eta argitalpenetan hauteman ez zena. Taulan ageri diren tamaina ezberdineko udalerrietarako biztanle bakoitzeko dagoen argi-guneen ratioaren aldaketari begiratuz gero, udalerri txikietan bizi diren biztanleriarekin batera, ratio hori pixka bat areagotu dela ikusiko dugu, udalerri txikietako lagin handiagoa baitugu.
Ondoriorako, programa horiei esker lortu dugun datu-basea handitzeak aurreko inbentarioan ezarri genituen emaitzak optimizatzea bakarrik ez, emaitzak sendotzea ere ahalbidetu digu.
Erroldatuta dauden udalerri guzti-guztietan proiektatzen baditugu kanpo-argiztapenean biztanle bakoitzeko dugun argi-guneen eta kontsumoaren ratio horiek, eta autonomia-erkidegoen arabera multzokatzen baditugu, balioespen hau emango digu emaitzak:
Autonomia-erkidegoa |
2016ko biztanleria |
Argi-guneen kop. |
MWh/a |
---|---|---|---|
Andaluzia |
8.388.107 |
1.584.697 |
952.839 |
Aragoi |
1.308.563 |
275.558 |
157.696 |
Balear Uharteak |
1.107.220 |
204.089 |
125.136 |
Kanariar Uharteak |
2.101.924 |
360.613 |
226.280 |
Kantabria |
582.206 |
131.019 |
74.550 |
Gaztela-Mantxa |
2.041.631 |
510.849 |
282.176 |
Gaztela eta Leon |
2.447.519 |
586.482 |
324.575 |
Katalunia |
7.522.596 |
1.392.053 |
841.918 |
Ceuta |
84.519 |
10.152 |
6.927 |
Valentzia |
4.959.968 |
941.478 |
568.598 |
Extremadura |
1.087.778 |
280.869 |
152.983 |
Galizia |
2.718.525 |
587.417 |
338.158 |
Madril |
6.466.996 |
910.409 |
597.674 |
Melilla |
86.026 |
10.333 |
7.050 |
Murtzia |
1.464.847 |
236.556 |
150.463 |
Nafarroa |
640.647 |
158.385 |
86.735 |
Euskal Autonomia Erkidegoa |
2.189.534 |
418.648 |
251.641 |
Asturiaseko printzerria |
1.042.608 |
181.701 |
112.412 |
Errioxa |
315.794 |
68.531 |
38.718 |
Guztira |
46.557.008 |
8.849.839 |
5.296.530 |
Iturria: IDAE. Berak egina, 2017an.
Energia-kontsumoa eta -aurrezpen potentziala
Instalazio horien energia-kontsumoa eta -aurrezpen potentziala zehazteko metodoa konplexuagoa da argi-guneen kopurua ezagutzeko erabili dena baino; izan ere, ziurgabetasuna dago, bai argiztapenaren ordu-kopuruak eragindakoa, bai erabilitako argi-iturriak eragindakoa, eta bi parametroak aldatu dira nabarmen azken urteotan.
a) Instalazio horien erabilerari dagokionez, 2013/2015eko inbentarioa egiteko egin genituen ikuskaritzetan urteko argiztapen-orduak 4.098 izan ziren (udalerri bakoitzeko urteko elektrizitate-kontsumoa potentzia instalatuarekin zatituta atera zen zifra hori). FNEEren kargurako laguntzen programari azken urtean aurkeztu zaizkion ikuskaritzen ondoriozko batezbestekoa, berriz, 3.511 ordukoa izan da; hots, % 14,3 murriztu da kontsumoa. Birgaituko diren instalazioei buruzkoak direnez ikuskaritza horiek, hiru kausari erantzuten diete ikuskaritzetan adierazitako edo ondorioztatutako arrazoiek: fluxua erregulatzeko sistemak ezartzea eta erabiltzea eta pizteak zein itzaltzeak optimizatzea (ilunabarraren osteko eta egunsentiaren aurreko mugetara joanda); bideak eta beste espazio batzuk itzaltze partzialen bidez sektorizatzea, eta kable-lapurretak (kasu gutxi).
b) Argi-iturriari dagokionez, agerikoa da azken urteotan birgaiketa ugari egin direla udalerri askotako argiztapenean (gehienbat, LEDera igaro dira). Aldaketa horiek aurrezpena ekarri dute, % 60ren eta % 80ren artekoa. IDAEk ez dauka birgaiketa horien berri, laguntzarik eskatu gabe egin baitituzte udalek, bai beren bitartekoak erabilita, bai hirugarrenen finantzaketa erabilita.
Bi egitate horien ondorioz, ezin dezakegu adierazi inbentarioan zehaztu den kontsumoak (5.296 GWh/a-koak) errealitatearekin bat egiten duen ala ez; izan ere, Espainiako argiztapenaren % 21 hartzen dute ikuskaritzek, eta ikuskaritza horietan ateratako ratioak Espainia osoan proiektatuta atera da kontsumoari buruzko emaitza hori. Beste merkatu-ikerketa batzuetarako, ikuskaritza horiek nahikoa izango lirateke, baina baliteke kasu honetan hala ez izatea. Irakurlearen ardurapean eta irizpean geratzen da kontsumoari buruzko zifra horren balioa behar besteko hurbilketarekin baloratzea.
Hala ere, ezin daiteke zalantzan jarri instalazio horietarako dagoen aurrezpen-ahala. Alde batetik, gutxienez % 65 aurreztea ahalbidetuko dieten birgaiketak aurkeztu dituzte programako laguntzen eskatzaileek. Bestetik, IDAEren partaidetzarekin egin diren hainbat proiektuk, bai eta hirugarrenek egin dituzten eta komunikabideen bidez iragarri diren beste proiektu batzuek ere, LED teknologia eta fluxuen ordutegi-erregulazioa konbinatuta % 80tik gorako aurrezpenak egon direla egiaztatu dute. Zifra horiei esker, energia kontsumitzen duten instalazioetan egiten diren beste birgaiketa batzuetan erabat ezohikoak horiek, gaur egun aldaketa teknologikoan barreiatuta dagoen sektore honek oso denbora-tarte txikian aldatu ditu energia-kontsumoaren balioak. Une honetan, oso zaila da balio horiek zehaztea.